Surrandien konpartsak kareta eta maskara tailerra prest dauka Kriskitinen entsaio gelan
Kriskitin Dantza Taldea
Urtero lez, aurten ere ate joka ditugu aratuste edo karnabalak. Kriskitin dantza taldean hasi gara SURRANDI KONPARTSAREN 21. edizioa prestatzen. Gaztea da konpartsa baina, adin guztietakoek daukate lekua. Hori bai, konpartsan parte hartzeko ezinbesteko elementu bat Surrandi kartea edo maskara da.
Ez dago erosi beharrik. Bakoitzak berea egin dezake. Neurrira. Horretarako Kriskitin taldeak bi hitzordu jarri ditu. Datozen zapatu bitan
Otsailaren 8an eta 15ean
Karetak egiteko tailerra
Goizeko 11:00etatik 13:00etara. Kriskitin taldearen entsaio lekuan, Merkatu plazan. Materiala bertan egongo da. Bakoitzak ekarri amantala, errez garbitzeko edo aldatzeko erropa. Ez dugu aurreko urteetan lez plastikozko poltsekin egindako amantalik erabiliko. Agur plastikoari
Dantza
Zer da konpartsa bat dantza barik? Karnabaletako dantza erraz batzuk entsaiatuko ditugu karetak egin ostean. Edonork dantza egiteko moduko pausoak ikasteko edo praktikatzeko.
Beraz, gonbidatuta zaudete, bai kareta egitera bai dantza praktikatzeko. Erduzie. Otsailaren 22an irtengo gara konpartsan.
Etiquetas: Durango, Igor Elortza, Kareta, Kriskitin Dantza Taldea, Maskara