Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
8:17 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Ermuko Udaleko Euskara sailak herriko Historiari buruzko irudiak koloreztatzeko liburua argitaratu du

Ermuko Udaleko Euskara Sailak herriko historiari buruzko irudiak koloreztatzeko liburua berrargitaratu du, 2012ko lehenengo edizioaren ostean. Materialak Ermuaren historia, ohiturak eta bertako pertsonaiak batzen ditu, etxeko txikienek herriari buruz gehiago ezagutu eta ikasi dezaten ongi pasatzen duten bitartean.

Sin título-1

IRUDIA · Ermuko Udala

Duela jada zortzi urte argitaratutako lehenengo edizioarekin alderatuta, bi lamina gehitu dira oraingoan, gure herriko emakumeen garrantzia azpimarratu eta euren lana goraipatzeko: batetik, eskubaloia eta Errotabarri emakumezkoen taldea islatzen dituen orrialde bat topatu dezakegu, eta, bestetik, Arantza Moreno eta Leire Gorritxategi xabalina jaurtitzaileei buruzko atal bat.

Guztira ilustrazioz betetako 22 orri ditu liburuak, norberaren gustura koloreztatu ahal izateko, eta bakoitzari azalpen testua gehitu zaio. Marrazkiak Marta Teran eibartarrak egin ditu, eta ilustrazioei lotutako testuak, aldiz, Estibalitz Gonzalezek landu ditu.

Marrazki horietan Ermuko historiako atal ezberdinak topatu ditzakegu, esaterako, pertsonaia historiko eta ezagunak – Ysabel Lobiano, Valdespina Markesa, Francisco Izagirre, Ezekiel Etxebarria, Igor Astarloa – edota herriko jai eta ospakizunak: Santixauak, San Martinak, Inauteriak edota San Blas.

Historiaren zati bat da

Liburuaren amaieran azaltzen den moduan, argitalpen hau gure historiaren zati bat da. Margotuz eta gozatuz, gure herrian izandako hainbat pasadizo ezagutuko ditugu. Denak benetakoak, liburuetan agertutakoak edota gure nagusiek kontatutakoak: kirol eta jai girokoak, amodiozkoak, historiakoak… denetik topatuko dugu bertan.

Argitalpenaren helburua etxeko txikienen artean herriaren historia transmititzea da, gurasoei bertako kontuak zabaltzeko deia egitea eta hori guztia errazteko material dibertigarri eta erabilgarria eskaintzea.

Liburuaren banaketa herriko ikastetxeen bitartez egingo da, eta nahi duen ororentzat eskuragarri egongo da, era berean, Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuan, Komentukua kalean, Abiapuntu bulegoaren ondoan. Lerro hauen ostean bertsio digitala uzten dizuegu, PDF formatuan, interesa duen orok bere marrazki gustukoenak inprimatzeko eta koloreztatzeko aukera izan dezan.

Hona hemen liburuxka: Ermuko historia koloreztatzeko liburua

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu