Urte osoa izango da aurten Zaldai mendi taldeak proposatutako erronkarako
Izaskun Ellakuriaga
#zaldaimenierronka2020 hasi dute Iurretan. Zaldai Mendi taldeak, dagoeneko laugarren urtez, mendizaletasuna bultzatu eta Euskal Herriko zein Pirinioetako mendiak ezagutzera emateko helburuagaz eratutako ekimena da.

Oketa.
Aurten, gainera, 2020 urte osoa izango da erronka burutzeko. Izan ere, erronkako emaitza eta sari-banaketa hurrengo urteko lehen hilabetera atzeratu dute.

MARRAZKIA · Eñaut Aiartzaguena (@Irribarrez)
Erronkan zelan izena eman, zelan parte hartu eta xehetasun guztiak mendi taldearen webgunean kontsultatu daitezke: zaldaimenditaldea.org
Etiquetas: Iurreta, Zaldai