Durangoko Euskaraldiko 2020ko batzordea martxan dago
Euskaraldia Durango
2020an Euskaraldia dator berriro ere, kasu honetan azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean. Aurtengoa beraz, ez da 2018koa modukoa izango, hasteko, 11 egunetik 15 eguneko ariketa soziala izatera pasako delako. Baina ez da hau aldaketa nagusia: aurtengo Euskaraldian ez dute soilik norbanakoek parte hartuko, entitateek ere hartuko dute parte. Entitateak diogunean, herriko elkarte, enpresa txiki, enpresa handi eta bestelako taldeetaz ari gara.
Beraz, bada lana aurten ere hau guztia antolatzen. Horretarako, urtarrilaren 28an, martitzena, 19:00etan bilera irekia egingo dugu, datorrenaren azalpen zehatzagoak eman eta Euskaraldiko Durangoko batzordea martxan ipintzeko.
Honenbestez, laguntza eskaini edo parte hartzeko prest dauden durangarrak gonbidatzen ditugu bilera honetara, aurtengo Euskaraldirako batzordea osatu eta hau ahalik eta emankorrena izan dadin.
Etiquetas: Durangoko Euskaraldia, Euskaraldia