Maitasuna gaitzat hartuta urtarrilaren 24an hasiko da Hitzez eta Ahotsez VII. edizioa
Testua: Hitzez eta Ahotsez
Gogotsu hasi dugu urtea literaturzaleok eta motorrak berotzen gabiltza HITZEZ ETA AHOTSEZ VII. ediziorako.
Aukeratu dugun gaia: MAITASUNA
Lehen hitzordua urtarrilaren 24an. ordua 19:00
Durangoko Arte eta Historia Museoan
YOLANDA ARRIETA idazlea izango dugu hizlari.
Berbaldiaren izenburua: HAMAIKA LETRA MAITASUNARI
Aurkezpen lanetan Endika Blanco eta Goiu Iturriza arituko dira.
Ondorengo hilabeteetan; solasaldia, antzerkia, kontu-kontalaria eta jendaurreko irakurraldia izango ditugu.
Gure ekimen honen berri emango duzuelakoan. Aldez aurretik eskerrak.