Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
2:28 pm,
temperature icon 27°C
Humidity 30 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Garaiko Baserriko Produktuen Azoka egingo dute bihar lehenengoz

 

· Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak eta Garaiko Udalak antolatuta, 10:30etatik aurrera baserriko produktu ezberdinez hornitutako 12 postu bisitatzeko aukera izango dute Garaira bertaratzen direnek

 

Bihar baserriko produktuen merkatua egingo dute Garain lehenengoz. Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak eta Garaiko Udalak antolatu duten azokak, baserriko produktu ezberdinez ostutako 12 postu izango ditu eta 10:30etatik aurrera bisitatu ahalko dira eguerdira arte.

GARAI BASERRIKO PRODUKTUAK CARTEL 2019_web

Azoka hau 2019. urtean onartu zen Durangaldeko Elikadura Estrategiaren baitan kokatzen da. Izan ere, estrategia horretako ildo bat eskualdeko elikagaien merkaturatzea erraztea da. Zentzu horretan, antolatzaileek “gabonetako jatorduetan inguruko baserritarren produktuez hornitu eta gozatzera” dei egin dute. Horrez gain, Azokak beste helburu batzuk betetzen dituela ere adierazi dute, hala nola, bertoko baserritar eta elikagaien eraldatzaileei euren produktuak saltzeko aukera ona eskaintzea eta Garaiko biztanle eta domeka eta jai egunetan Garaira doan jendeari ekintza ezberdinak bizitzeko aukera ematea.

 

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, “Azoka txikia izan arren, maila handikoa izango da, izan ere, produktu bat bera ere ez da errepikatuko eta denak kalitate gorenekoak izango dira”.

 

Azokan egongo diren produktuen zerrenda

Txerrikiak (Mallabia), ogia eta gozoak (Mallabia), Bizkaiko txakolina (Elorrio), paitaren produktuak (Mungia), ardi gazta (Mallabia), behi Gazta (Mallabia), ahuntz Gazta (Markina-Xemein), berakatz beltza (Elorrio), ortu eta fruta kontserbak (Garai) eta  Garai garagardoa (Garai).

 

Horrez gain, algak ere egongo dira baserriko produktua izan ez arren,  Mañariako enpresa batek merkaturatzen baititu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu