Osteguna,
2024ko Maiatzak09

MugaKultura

loader-image
Durango
4:46 pm,
temperature icon 25°C
Humidity 35 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Ipar Euskal Herriko 40 nobedade eta 9 erakusmahai izango ditugu Durangoko Azokan

Ipar Euskal Herriko ekoizpenak oso presente egongo dira Durangoko Azokako 54. edizioan. Aurtengo kulturaren plazan Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoako 40 nobedade baino gehiago izango ditugu: 23 liburu, 13 disko, hiru disko-liburu eta Seaskako egutegia.

Baiona54DA

Landako Gunean 264 erakusmahai izango ditugu, horietatik bederatzi Ipar Euskal Herrikoak izango dira. Egitarauari dagokionez ere, 15 kultur ekitaldi baino gehiagotan izango dugu Ipar EHko sortzaileen parte-hartzea.

Ahotseneako zuzenekoen karpan, lau talde izango ditugu: abenduaren 5ean Willis Drummond talde ezaguna «Zugzwang» lan berria aurkezten; abenduaren 6an Manez eta Kobreak eta Murgi taldeak izango ditugu; azken egunean, bere aldetik, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak, «Ibilbide terapeutikoa» aurkezten.

Ahotsenea solasaldien kasuan, azken egunean ere aurkezpen bi izango ditugu: Agorilaren «Mixu – Sustraiak» lan kolektiboa eta Maiatz aldizkariaren 68. eta 69. edizioak.

Saguganbaran, aurkezpen bi egongo dira: abenduaren 6an Elkarren «Altxorraren bila!», eta 8an Matahami argitaletxearen «Aldo musikari!».

Irudienean, lehenengo egunean, Ipar Euskal Herriko hainbat lan proiektatuko dira: «Gazteluak zubi» dokumentala (Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar eta Unai Portilla); «Hiru uhinak» dokumentala (Loic Legrand – Kanaldude); «Ito» fikziozko film labur kolektiboa; eta «Tantaka» websaila (Idoia Rodriguez eta Joana Parot). Horrez gain, abenduaren 6an Josu Martinezen «Anti» lana ere egongo da ikusgai, Ipar EHn euskarak izan zuen debekuaren ingurukoa.

Azkenik, Gogoetaren Plazan ere Jurgi Ekizak parte hartuko du, «Kultura lana da, profesionalizazioa hizpide» mahainguruan, abenduaren 7an 12:30ean Musika Eskolan, Maite Mutuberria eta Danele Sarriugartegaz batera.

Ipar Euskal Herriko katalogo osoa hemen topatuko duzu: http://www.durangokoazoka.eus/eu/prentsa/baliabideak

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu