Asteartea,
2024ko Maiatzak14

MugaKultura

loader-image
Durango
7:10 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Familian Euskaraz Olgetan egitasmoak eman dio amaiera kurtso honetako ibilbideari

Zarea

Amaitu da Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak familian euskararen erabilera sustatzeko martxan jarri duen programaren aurtengo edizioa.

safe_image

Berbaro Elkartea izan da egitasmoa aurrera eramatearen arduraduna, eta “Familian Euskaraz Olgetan” izenaren pean, jolas dinamizazio saioak egin dira hainbat eskola eta jolastokitan. Helburua, noiznahi eta nolanahi erabili ahal izateko kantu jolasak ikastea eta elkarbanatzea izan da; helduei euskaraz jolasteko tresnak eskaintzea, alegia.

Irailaren 25ean abiatu zuen bere ibilbidea programak Berrizen, eta atzo izan zen azken saioa Zaldibarren; tartean, Abadiño, Durango, Atxondo, Izurtza, Elorrio eta Mañarian ere egin dira saioak. Guztira 30 saio eta ehundaka parte-hartzaile izan dira.

Aurtengoak bukatuta, hurrengo ikasturtean ekingo zaio berriro egitasmoari.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu