Asteartea,
2024ko Maiatzak14

MugaKultura

loader-image
Durango
1:26 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Berrizko Euskararen astea bihartik abenduaren 4ra arte ospatuko da

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Berrizko Udalak Euskararen astearen barruan. Momentuz martxan dago Euskararen Kriseluaren egitasmoa LH 1. eta LH 2. mailan seme-alaba dituzten 40 familien parte hartzearekin.

20170907144131_miren-amuriza_foto610x342 (1)

Miren Amuriza.

Ekitaldien artean Euskaraldiaren 2. edizioaren aurkezpena egingo da. Berriro ere martxan jarriko da hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ekimena, eta azaroaren 28an Kike Amonarriz Berrizera hurbilduko da ekimen honi buruz aritzeko.

Bestade, azaroaren 30ean umeentzako ‘Ene Kantak’ antzezlanaren saio bi egongo dira eta abenduaren 1ean Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallusek ‘Bertsotrama’ saioan hartuko dute parte.

Margolaria

Hurrengo ekitaldia Javier Castro idazlearen “Oizko Errotarri-Harrobiak’ izeneko liburuaren aurkezpena izango da abenduaren 2an. Eta abenduaren 3an zuzeneko ekitaldia egongo da Mikel Urdangarin abeslari zornotzarraren ‘Margolaria’ dokumentalarekin 18,30ean.

Bukatzeko abenduaren 4an Euskararen Kriseilua egitasmoaren amaiera festa ospatuko da.

Ekitaldi guztiak Berrizko Kultur Etxean izango dira.

Euskaraldia 2019-2020

Kike Amonarriz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu