Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
12:31 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

‘Boza!’, bizitzari kantua antzerki formatuan

Euri Artean konpainiaren ¡Boza! antzezlana izango dugu ikusgai ostiral honetan, azaroak 8, Ermua Antzokian. Cruz Noguerak zuzendutako lana 22:15ean hasiko da.

teatr

Historias detrás de la valla izeneko proiektuaren barne kokatzen da antzezlana. Ekimen horrek nazioarteko lankidetza eta artea lotzen ditu, antzerkirako obrak sortuz eta ekoitziz. Horietan, migratzaileen testigantzetan oinarritutako istorioak kontatzen dira. Helburu nagusia Europako herrialdeetara jotzen duten pertsonen egungo egoeraren aurrean ikuspuntu berriak eskaintzea da.

Cruz Noguera zuzendari eta aktoreak dozenaka immigrante elkarrizketatu ditu, euren istorioak antzezlan bihurtu ahal izateko. Horrela sortu da ¡Boza!, muga zeharkatu aurreko gauean errefuxiatu talde batek egiten duen gau-bela poetikoa. Bertan ezagutuko ditugu Kibo, emaztea eta semea bidean galdu dituen griot gaztea; Adilah eta Salif, alaba txikiak izateagatik behin baino gehiagotan asiloa ukatu izan zaien bikote siriarra; Kamara, familiarentzat eta berarentzat etorkizun hobea topatu nahi duen nerabea; eta Justine eta Agnes, indarkeria eta abusu egoerak jasan eta euren bizitza salbatzeko ihesean doazen bi neskak. Guztiek dakite euren bizitza arriskuan jartzen ari direla amets bat lortzearren, eta horixe izango da bizitzaren alde egingo duten azkeneko brindisa. Gau horretan ¡Boza! abestuko dute, Sahara hegoaldeko pertsona askok Europako lurretara iritsi izana ospatzeko erabiltzen duten oihua.

Thierno Diedhiou, Kepa Alesso, Nerea Larrazabal, Kepa Garcia, Nagore Cenizo-Arroyo eta Iker Legarda aktoreak izango dira 55 minutuko iraupena duen istorio honetako sei protagonistak.

Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu