Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
8:14 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

30 URTE · Durangoko Hamabostaldi Musikalak publiko ezberdinari zuzendutako lau ikuskizun eskainiko ditu

Musika mota klasikoagoetan oinarritzen den eta eskualdean erreferentzia bihurtu den Durangoko Hamabostaldi Musikalak hiru hamarkada bete ditu. Data hori ospatu asmoz, antolatzaileek programazioa aurkeztu dute Bartolome Ertzilla Musika Eskolan ospatutako prentsaurreko batean. Azaroaren 3an hasi eta abenduaren 15era arte luzatuko den Hamabostaldiak musika estilo ezberdinak jasoko ditu lau ikuskizunetan zehar.

IMG_7769

Aurkezpenera, besteak beste, Ima Garrastatxu Durangoko alkatea gerturatu da. Garrastatxuk Bartolome Ertzillak urte guztian egiten duen lana goraipatu nahi izan du: “Izugarri pozten nau gazteak eta ez hain gazteak musika eskolara etortzen ikustea, musikari esker gozatzeko eta hezteko”.

Alfredo Sanz Bartolome Ertzilla musika eskolako zuzendariaren arabera, aurtengo egitaraua haren eklektikotasunagatik nabarmentzen da. Sanzen arabera, atzean geratu dira musika klasikoago batean oinarritzen ziren hamabostaldiak, eta, orain, 30 urteren ostean, espazio berrietarara egokitzen jakin dute.

Ikuskizun mota ezberdinak

Lehen ikuskizuna azaroaren 3an ospatuko da Andra Mariko basilikan, Leioa Kantika Koralaren eskutik. Leioako Musika Kontserbatorioko koru hau nazioarteko gazte kororik onenetarikoa kontsideratuta dago. 15 eta 19 urte bitarteko 45 gaztez osatuta dago.

Bigarren ikuskizuna azaroaren 9an ospatuko da Plateruenan. Egun horretan ‘Charlie Parker with strings’ taldea igoko da taula gainera. Jazz estiloa jorratzen duen talde honek Charlie Parker saxojotzailearen abestiak moldatzen ditu korda instrumentuekin.

Hurrengo hitzordua San Agustin Kulturgunean izango da azaroaren 17an. Egun horretan, umeentzako ‘Sagutxo Tuntuna’ ikuskizun musikala eskainiko zaie 2 eta 5 urte bitarteko umeei. Bertan, aktore eta dantzari batez gain, musika boskote bat izango da eszenatokian.

Zikloa bukatzeko, abenduaren 15ean Carlon Wind Quintet soka boskotea San Agustin Kulturgunean izango da abenduaren 15ean. Europear mailan famatuak dira daukaten taularatzeagatik, atrillak, jesarlekuak, eta abar albo batera utzi eta ikuskizun ‘arinago’ bat eskaintzen dutelako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu