Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
12:41 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

Euskal Birusak Ermuko XXX. San Martin azokaren jarduerak ezagutarazi ditu

Euskal Birusa elkarteak, San Martin azokaren antolatzaileak, ezagutzera eman ditu aurtengo nekazal edizioaren eta kulturako jarduerak, bidali duen idatzi eta kartelen bidez. Azoka, ohikoa den legez, azaroko bigarren larunbatean ospatuko da, hots; bederatzian egutegiari jarraiki.

ERMUA

San Martin azokak aurten bere hogeita hamargarren edizioa beteko du. Urteurren berezia ospatzeko, hainbat berrikuntza dakartzana:, arabako Izarratik etorriko diren Urkabustaizko joaldunak, belarra gorde eta pilatzeko belar-meta egiteko moduaren erakustaldia Almintza sega Elkartearekin, Luhartz taldearen eta Zirkin Dj-aren erromeria luzatzea gauerdira artean.

Aurtengoan ere gauza piloa prestatu dute antolatzaileek eta horien artean azpimarragarrienak ondokoak dira: animalia erakusketa errotuaa mantendu egingo dela. Hori horrela, aurten ehun ardiko artaldea eta 5 asto ekarriko da Errekaldetik Baldespinako parkera. Bestalde goizean eta Izelaieta kalean Herri kiroleko erakustaldia egingo da. Azkenik, aipatu behar aurten baba-jan herrikoia ere egingo dela Izelaieta kalean eta ohiko erromeria izanen dugula Luhartz taldeak girotua.

Programan jasotakoaren arabera, azoka goizeko hamaiketan zabalduko da jendearentzat. Ordu horretan ere hainbat kalejirei hasiera emango zaie. Lehena, Urkabustaizko joaldunena; Musika Eskolako trikitilari eta txistulari gazteena eta, Arrasateko gaiteroena. Umeek jolasak izango dituzte ‘Kulki’ talde arabarren eskutik San Martingo plazan. Bertan herriko ikastetxetako postuak ere izango dira. Ordu berean, ardi taldea eta astoak jaisten hasiko dira Errekaldetik.

Animalia erakusketa

Animalia erakusketa ere ikusgai izango da Baldespina parkean. Eguerdian, jantzien argazki lehiaketari hasiera emango zaio. Hamabi eta erdietan, txindurri dantza eta txitu taldeak euskal dantzen erakustaldia egingo du. Arratsaldeko ordu batean, herri kirolaren jaialdia hasiko Izelaietan. Ordu erdi beranduago erakusleihoen lehiaketako sariak banatuko dira. Luhartz taldeak erromeriari hasiera emango dio seietan. Zazpietan Arrasateko gaiteroek beste kalejira egingo dute eta errifa zozketatuko eta argazki lehiaketako sariak banatuko dira plazan. Eguneko programak aurrera jarraituko zazpi eta erdietan larrain-dantzarekin. Eguneko programari ez zaio amaiera esango gaueko dantzaldi eta musika amaitu artean.

Ermuko nekazal azoka ez da egun bakar batera mugatuko, ohikoa den legez San Martin azokak berarekin baitakartza kultura jarduera piloa. Horri San Martin Kulturala deritzo eta azaroko hilabete osoan zehar gauzatuko da.

Euskal Birusa gogorarazi nahi du, ermuarren artean hain estimatua den jai egun hau, ehunetik gorako boluntarioen lanari esker izaten dela posible eta egun horretako; talo, edari, saiheski pintxo eta txerriaren errifen salmentarekin lortzen den dirua, eguneko egitarauaren parte bat eta elkarteak urtean zehar, euskara sustatzeko antolatzen dituen beste zenbait egitasmo. Hortaz lagundu nahi dutenek ondorengo telefono zenbakietara dei dezakete beren burua eskaintzeko: 943 17 93 50 eta 688 63 28 74. Edota euskalbirusa@gmail.com postontzira idatzi.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu