Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
11:55 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Durangoko aldizkarien erakusketa eta aldizkarigintzan ibilitakoen topaketa Bizenta Mogel Bibliotekan

 

Gerediaga Elkarteak argitaratzen duen Astola aldizkariaren azken zenbakian argitaratzen den erreportaje bat oinarritzat hartuta, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan erakusketa atonduko dugu hurrengo astean.

ERAKUSKETA_aldizkariak_ kartela

Durangoko idatzizko komunikabideei buruzko erreportajean agertzen diren aldizkarien erakusketa da. Erakusketan ikusgai ipiniko diren aldizkari guztiak gaur egun ez dira argitaratzen. Beraz, hemerotekatan bakarrik aurkitu daitezke. Erakusketa atontzeko, Durangoko udal artxibora eta Geredidaga Elkartearen artxibora jo dugu.

Erakusketa liburutegiko lehen pisuan izango da azaroaren 8ra bitartean.

Topaketa

Erakusketa aprobetxatuz, urriaren 24an, Liburutegian Nazioarteko Egunean, Durangoko aldizkarietan lan egin edo kolaboratu dutenekin topaketa informala antolatu dugu. Arratsaldeko 19:00etan, aldizkarietako erreportajeak, albisteak, elkarrizketak bideratzeko edo aldizkarien kudeaketan zehar izandako istorio, anekdota, arazoak partekatzeko topaketa irekia izango da. Aldizkarietan lan edo kolaboratu dutenez gain, albistearen atzean zer dagoen ezagutzeko interesa duen edozeini zabalik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu