Familiei zuzendutako ekitaldia prestatu dute Mañarian Ondarearen Europako Jardunaldien barruan
Mañariko ipuinen kontaketa eta egurrezko haur joko tradizionalak izango dira larunbatean herriko kultur etxean, 16:30etik 19:00etara.
Peru Magdalena idazle durangarrak, Mañariako Ebaristo “Kirikiño” eta Errose Bustinza osaba-loben ipuinak bertsionatu ditu eta gaztetxoei kontatuko dizkie. Ostean, zurezko jokoen haur-parkean jolas egiteko aukera izango da.
Egunean bertan, “Bizkaiko Hotsak” zikloaren barruan Mañariko Andra Mari elizako organuaren 250. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du Jesus Gonzalok arratsaldeko 19:00etan.