Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
3:13 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren aurrerapen bat Elorriora helduko da

· Iraileko 28tik 30ra, genero berdintasuna, giza eskubideak edota kulturartekotasunari buruzko filmak ikusi ahalko dira Elorrioko Arriola Antzokian

Pasibotasunaren aurkako antidoto bat. Horrela aurkezten da hastear dagoen Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia. Ekitaldi nagusia urriko 17tik 24ra izan arren, Arriola Antzokiak 11. edizioaren programaren aurrerapen bat jasoko du.

“Bizi garen garai honetan, nartzisismoa, demagogia eta unilateralismoa dira nagusi. Gero eta hein handiagotan, pentsamendu kritikotik urruntzen gaituzten algoritmoen mendekoak gara, eta nazioarteko polarizazioak oztopatu egiten ditu gai garrantzitsuetan (klima-aldaketa, genero-desberdintasunak, ezberditasun ekonomikoak eta beste hainbeste) aurrerapenak egitea. Gauzak horrela, ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia gailentzen da, sendatzeko eta eraldatzeko zinema hedatzea baitu helburu”, adierazi du Kultura Communication Desarrollo KCD GGKEko zuzendariak.

Sin título-1

Genero berdintasuna, giza eskubideak, garapen iraunkorra edota kulturartekotasunari buruzko hamabi lan ikusi ahalko dira Elorrioko Arriola Aretoan. Argentina, Indonesia, Argelia edo Estatu Batuetatik, besteak beste, ailegatutako filmak hiru egunetan zehar proiektatuko dira: larunbateko saioa 22:00etan izango da; igandekoa eta astelehenengoa, ordea, 20:00etan. Egun bakoitzeko sarrerek hiru euro balioko dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu