Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
4:51 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Mikel Urdangarin zornotzarrak emango die hasiera Durangaldeko Ondearearen Europako Jardunaldiei

Durangaldeko ondarea ikertu, zaindu eta zabaldu Gerediaga Elkartearen hiru zutabeak dira. Zabalkundearen haritik, urtero, Bizkaian antolatzen diren Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dugu. Durangaldeko udaleren laguntzarekin, hainbat herrietako ekintzak diseinatuz eta koordinatzen ditugu. 2019ko egitarauan zazpi proposamen prestatu ditugu.

Guztiak doakoak dira, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, ekintza batzuetan leku mugatua izaten delako. ejardunaldiak@gmail.com / 673005981.

Bulego ordutegia 9:00-13:00 / 15:00-18:00 (astelehenetik ostegunera)  eta 8:00-15:00 (ostiraletan)

Margolaria Taldea (Argz Josu Izarra)

Mikel Urdangarin · ARGAZKIA · Josu Izarra

URRIAK 4

 Sutondotik Gerediagako Plazara!

Ipuin irakurketa + kontzertua

Herrietako kondairak eta ipuinak ahoz-aho kontatu izan dira literaturara eraman aurretik. Bien arteko uztarketa bat eginda, Durangaldeko ipuin eta idazleen irakurketa egingo dute Atxonoko Jesus eta Tere Eguskiza neba-arrebek.

Ostean, Mikel Urdangarinen kontzertua izango da, “Margolaria” diskoko doinuak banda osoaren musikalitatearekin hornituta.

Urriak 4, ostirala, 19:00. (Abadiñoko Gerediagako foru-zelaia)

Babesleak: Bizkaiko Batzar Nagusiak + Abadiñoko Udala

Hizkuntza: Euskara

 

 

URRIAK 5

 Heriotzaren gaineko kultura

Bisita gidatua + kontzertua

70eko hamarkadara arteheriotzaren gainean egon diran sinesmen eta errituak ezagutzeko bisitaldia. Momoitioko San Juan baselizan hasi eta Elizabarrira arte. 4kote ahots zurien kontzertu laburra eta hileta-kultuan erabiltzen ziren objetuen erakusketa txikia.

Urriak 5, larunbata, 19:00 (GARAI)

Babeslea: Garaiko Udala

Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 12

 Kantuz biziz

Hitzaldia + kantu kalejira

Otxandiok tradizio musikal handia duen herria da. Jose Mari Beltran musikologoak musikak gure ohituretan nola sustraituta dagoen azalduko du. Gero, Otxandioko Soinubil taldearen eskutik herriko kantuen kalejira egingo da.

Urriak 12, larunbata, 18:00 (Otxandioko plaza)

Babeslea: Otxandioko Udala

Hizkuntza: Euskara

 

 

URRIAK 19

Sendabelarren errituak eta sekretuak

Ibilbide tailerra

Mentxu Amunategik urteko egun jakin batzuetan sendabelarrak biltzeko tradizioaz berba egingo du. Tailer didaktiko eta praktikoan belaunaldiz belaunaldi transmititutako ohitura erakutsiko du

Urriak 19, larunbata, 10:30 (gazteleniaz) / 12:30 (Euskaraz)

Izurtzako plaza

Babeslera: Izurtzako Udala

 

Durangaldeko kontuak

Ipuin-kontaketa eta haur-jokoak

Errose Bustinza eta Kirikiño, Mañariko bi idazle entzutetsure ipuinetatik abiatutako Peru Madalenak 6-8 urtetik gorako gaztetxoei eskainitako ipuin kontaketa egingo du. Ostean, zurezko jolasekin haur parkea izango da.

Urriak 19, larunbata, 16:30 (Mañariako Kultur Etxea)

Babeslea: Mañariko Udala

Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 26

Pilota jokoa: Zelaietatik Pilotalekura

Erakusketa, erakustaldia eta pilota partidua

Pilota-joko tradizionalera gerturatzeko antolatu dugun jarduera da. Pilota mota ezberdinak ezagutzeko aukera izango da eta bote luzeko partidu bat barrutik ezagutzeko aukera izango da.

Urriak 16, larunbata, 17:00 (Berrizburu frontoia)

Babeslea: Berrizko Udala

Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 27

Gorulariak, lihoaren dantza

Hitzaldia + dantza erakustaldia

Hitzaldi batek eta dantza emanaldi batek azalduko dute Aro Modernoan Euskal Herrian lihoaren gaineko lanak izan zuen garrantzia. Hitzaldia Jose Antonio Azpiazuk eskainiko du eta dantza erakustaldia Iurretako Mikel Deuna dantza taldeak egingo du.

Urriak 27, igandea, 12:00 (Ibarretxe Kultur Etxea )

Babeslea: Iurretako Udala

Hizkuntza: Euskara

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu