Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
3:57 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Xabier Amuriza, Manuel Lekuona Saria jasotzeko hautagaien artean

bertsoa.eus

Eusko Ikaskuntzak ematen duen saria jasotzeko lau hautagai daude: Xabier Amuriza, Txaro Arteaga, Félix Ibarrondo eta Jon Kortazar. Internet bidez bozkatzeko aukera dago irailaren 18ra arte.

Entrevista a los hermanos bertsolaris Amuriza

Xabier Amuriza. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Manuel Lekuona Saria 1983tik banatzen du Eusko Ikaskuntzak euskal kulturgile esanguratsuen artean. Aurtengo hautagaien artean Xabier Amuriza proposatu dute, bere bertsoak kantatzeko eta egiteko erak «bertsolaritzaren aro berriari» hasiera eman ziola argudiatuta. Horrez gain, bertsolaritzaren mugimenduaren alde egindako lana ere aitortu nahi diote: batetik, bertso eskolak bultzatzen egindako ahalegina, eta bestetik, bertsolarien lana elikatzeko sortutako ekoizpen guztiak.

Amurizarekin batera proposatu dituzte Txaro Arteaga kazetaria, Félix Ibarrondo konpositorea eta Jon Kortazar literatura kritikaria eta Literaturan katedraduna.

Bozkatzeko aukera

Irabazlea bi modutara emandako botoaren bitartez erabakitzen da: batetik, Euskal Komunitate Globalaren bozka birtuala; eta bestetik, epaimahai instituzional baten bidez (Eusko Ikaskuntzako Lehendakari eta erreferentziazko zazpi entitateen ordezkarik osatuta).

Irailaren 18ra arte egongo da zabalik bozka emateko aukera. Irabazlearen izena udazken honetan jakinaraziko dute.

Manuel Lekuona Saria jaso duten pertsonen zerrenda luzea da, besteak beste, Jorge Oteizak, Eugene Goyhenechek, Micaela Portillak, Menchu Galek, Joan Mari Torrealdaik, Mari-Jose Azurmendik edota Manuel Lekuona berak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu