Osteguna,
2024ko Maiatzak09

MugaKultura

loader-image
Durango
2:57 pm,
temperature icon 24°C
Humidity 30 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

54. Durangoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea, zabalik

Durangoko Azokako 54. edizioan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik dago. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 30era bitartean dute horretarako epea.

AZOKA 2016 IBAN GORRITI3

Argazkia · I. Gorriti

Aukera ezberdinak: erakusmahai handia, txikia edo auto-ekoizleen gunea

Bere produktuak Durangoko Azokan izan nahi dituenak hainbat aukera ditu horretarako. Araudian jasotako irizpideen arabera, interesatuak erakusmahai handia, txikia edota hainbat partaiderekin batera partekatutako auto-ekoizpenen gunea kontratatu ahal izango ditu. Eskaera online egin beharko da Durangoko Azokaren webgunean “Nire Azoka” atalean erregistratuta.

AZOKA 2017 IBAN 4

Argazkia · I. Gorriti

Durangaldeko argitalpenak

Gerediaga Elkarteak eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeei inolako kosturik gabe Durangoko Azokan beren produktuak erakusgai eta salgai jartzeko aukera ematen die. Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean izan behar du eskatzaileak eta produktu guztiak «Durangaldeko argitalpenak» bezala erakutsiko dira. Izena emateko Gerediaga Elkartera jo behar da.

AZOKA IBAN 2016

Argazkia · I. Gorriti

Aurtengo Azokari begira kontuan hartu beharreko beste hainbat data

– Sortzaileek irailaren 16tik urriaren 14ra eman ahal izango dute izena Azokako gune ezberdinetan, beren lanak Azokan zuzenean aurkezteko.

AZOKA BERROJALBIZ

Argazkia · I. Gorriti

Ikasle Goiza abenduaren 5ean izango da, Azokaren irekiera egunean eta goizean zehar, tailer eta ekintza bereziak antolatuko dira. Irailaren 16tik urriaren 14era egongo da zabalik izena emateko epea ikastetxeentzat eta hezkuntza zentroentzat.

– Aurten, bigarrengoz, Sormen Beka eskainiko dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak, euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berrien lanak ezagutzera emateko asmoz. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 21ean itxiko da. Aurtengo deialdian musika izango da oinarri eta 15.000 euroko laguntza jasoko du proiektuak. Oinarriak eta eskaera-orria azokako webgunean kontsulta daitezke.

https://mugakultura.eus/2019/09/06/la-diputacion-bizkaia-destina-10-000-euros-mas-2018-gerediaga-la-proxima-durangoko-azoka/

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu