Osteguna,
2024ko Maiatzak09

MugaKultura

loader-image
Durango
8:01 pm,
temperature icon 24°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Puto Bastardo: abiadurak laburtutako 17 abesti

Testua: Puto Bastardo

2011 urtean gutxi gora behera, Xabat eta Txepetxa aspaldiko lagunak, entsegu lokalera joaten hasten dira, denbora pasa eta zarata apur bat ateratzeko asmoz. Zeke talde yankia ardatz modura hartuta, musikalki baino filosfi mailan (abesti labur eta azkarrak), berehala igartzen dira baina beste era bateko eraginak: GBH, hasierako RIP, BAP!!, RKL, Minor treath, Poison Idea… moduko taldeenak alegia.

Puto Bastardo

Izenaren ideia Amaia lagun on batena izan zen, Puto Bastardo. Izenarekin batera taldearen izaera: izena gazteleraz, hitzak euskeraz eta abestien izenburuak ingelesez.

Bost bat abesti bezapean edukita baterijole bila hasten dira. Satel entsegu pare batera agertu eta laga ondoren Ibaikorekin jartzen dira harremanetan. Entsegu batera joan eta taldean parte hartzea erabakitzen du. Ahotsetarako aldiz Paulekin hitzegin ostean eta erantzuna baiezkoa izanik taldea eginda geratzen da. Paulek baina 4 kontzertu eman ondoren taldetik joateko erabakia hartzen du. Abeslari gabe egon arren taldea aurrera doa abesti berriak sortuz.

Denbora batera Rober zein Takaseri abesteko proposamena luzatzen zaie biek baiezkoa emanez, eta taldeak beste kutxu bat hartzen du bi ahots edukita. Eta hau izango da gaur egunetarte mantendu den talde finkoa:

Xabat kitarra, Txepetxa baxua, Ibaiko bateria, Takas eta Rober ahotsak.

Ezin dugu ahaztu baina taldearen hastapenetatik egon den lagun on bat, txofer zein argi teknikari moduan, edozertan laguntzeko prest, Nibe seigarren bastardoa.

Gauzak horrela kontzertuak ematen hasten dira, gehienak Durangaldean, bakar batzuk kanpoan egin arren sestaoko Txirbilenean zein Kastellongo pub Terran modukoak. Guztira orain arte ia 30 kontzertu.

Hiru urte izango dira taldeak orduan zituen abestiak grabatzeko erabakia hartu zuela. Horretarako Gusa teknikari lanetan, entsegu lokalean eta honen etxean burutzen dira grabaketak, masterizazioa gaur egunetarte ia luzatuz.

Oraindik diskoa era fisikoan egon ez arren eta etorkizunean hori baldin bada ere taldearen aburua,  entzungai dago honako helbidean:

https://putobastardohc.bandcamp.com/album/puto-bastardo

Diskoan, Txilam Balam taldearen bertsiño batez aparte, minutu eskaxera heltzen diren 17 abesti aurki daitezke, euskeraz abestutako ostia txarrez beteriko hitzak eta abiadura bizian jotak! On egin!

/https://www.facebook.com/putobastardo

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu