“Irakurtzeak saria dauka”, Amorebieta-Etxanon irakurketa bultzatzen duen programa
“Irakurtzeak saria dauka” udako programa jarri du martxan Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak, helduen artean irakurketa sustatzeko helburuz. Horren baitan, aparteko apal bat jarri dute liburu-aukeraketa batekin. Bada, horietako batzuek saria dute barruan.
Programak irailaren amaiera arte iraungo du eta hamar sari bikoitz banatuko dira guztira. Sarituek Zornotza Aretorako bi sarreraz gozatzu ahal izango dute, eta zuzeneko ikuskizun bat edo zinemarako sarrerak izango dituzte aukeran. Sariak abenduaren 31 baino lehen trukatu beharko dituzte.