Osteguna,
2024ko Maiatzak09

MugaKultura

loader-image
Durango
7:51 am,
temperature icon 10°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

1200 pertsona inguruk bisitatu dute jada Daliren erakusketa

Uztailaren 18an inauguratu zenetik, 1200 pertsona inguruk bisitatu dute jada “Salvador Dalí. Obra grafikoa” erakusketa. Irailaren 15era bitartean egongo da ikusgai artista katalanaren erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan.

dali

Argazkia: Museoa

Erakusketa Antonella Montinarok komisariatua da eta GACMA Cultura enpresaren obrak batzen ditu. Malagako enpresa honen nahia artista handiak museo txikietara hurbilaraztea da eta hori dela eta, Dalí bezalako artista ospetsuaren lanak Durangon ditugu ikusgai.

36 grabatu

Guztira 36 grabatu batzen dira, denak 70. hamarkada amaieran egindakoak. Cervantesen On Kixote lanarentzat ilustratutako grabatuak, Gala eta maitasuna protagonista dituen irudiak eta inkontzientearekin lotura dituzten grabatuak batzen ditu erakusketak, beste batzuen artean. Salvador Dalíren irudi enigmatikoak ere azaltzen dira grabatu hauetan, hala nola ordulari urtuak, inurriak, arrautza, etab. Nahi dutenek  irailaren 15era arte izango dute erakusketa bisitatzeko aukera Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu