Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
12:35 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Kulturaz blai’ egitaraua Berrizen

Uztailaren 12tik irailaren 20ra, kalean antolatzen diren ekitaldiak batzen dituen “’Kulturaz Blai’ egitaraua sortu du Berrizko Udalak.

Antzerkia, zirkoa eta musika batzen ditu egitarauak. Herriko gune desberdinetan ospatuko dira aurkezten diren ekitaldiak. Tartean, hurrengo hiru hilebeetan ospatuko diren auzoetako jaiak ere batzen dira. Horrela, Sallobente, Okango edota Eitua auzoko jaien datak gogoratzen dira.

Kale Gorrian Desahucio Barsanti

Kale Gorrian. Argazkia. I.G.

Udako egitarua datorren uztailaren 12an hasiko da Cía. Barsantiren “Kale Gorrian” antzezlanarekin, arratsaldeko 18:30ean, Olakueta Plazan. Eta ordu horretan ere, baina uztailaren 19an, zirkoa helduko da Elizondo Plazara Kanbahiotaren “La Coquette” lanarekin.

Uztailaren 23an, Margarita Maturana Beataren egunean, Tahitiko dantzak izango dira ikusgai “Hei Show Tamure”-kin, 19:00etan, komentuan. Eta abuztuaren 10ean, Sallobente auzoko jaietan, “Arantza eta Pantxo” taldeak musika emanaldia emango du 18:30ean.

Irailaren 13an ikuskizun bi egongo dira. Alde batetik, Elizondo Plazan, 18:00etan, “Musika eta Tailerra Trakamatraka”, eta 20:00etan antzerkia Lorategian “El Mono Habitado” taldearen “Benditas” antzezlanarekin.

‘Kulturaz Blai’ egitaraua irailaren 20an, Olakueta Plazan, 18:00etan hasiko den “Musika Kantu Kolore” emanaldiarekin bukatuko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu