Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
6:55 pm,
temperature icon 20°C
Humidity 60 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

AIDAE elkartea izango da Amorebieta-Etxanoko 2019ko jaietako pregoia botako duena

Gutxi gelditzen da aurten uztailaren 15etik 27ra izango diren Amorebieta-Etxanoko jaiak hasteko. Aurtengo jaietarako egitarauan denetik aurki dezakegu: musika, kale antzerkia, herri kirolak, kuadrillen ekintzak, lehiaketa gastronomikoak,…

JaiakAurkezpena

Aurkezpena.

Jaiak uztailaren 15ean hasiko dira. Arratsaldeko zortzietan Herriko plazan txupinazoa botako da eta pregoia Amorebieta-Etxanoko Desgaituen Integraziorako Elkarteak irakurriko du (AIDAE). Elkarte honek aurten 25 urte beteko ditu. Elkartean lan egiten dutenen esfortzua eta eguneroko jarduna azpimarratu nahi dira.

Erasorik gabeko jaiak

Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditu. Horretarako, Ixerbekoan uztailaren 19, 20 eta 26an eta Zubiondon uztailaren 24 eta 27an Beldur Barik gunea jarriko da. Stand honetan indarkeria eta sexu erasoei buruzko informazio eta aholkuak emango dira. Honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak berdintasuna, errespetua eta tolerantzia bezalako baloreak nabarmendu nahi ditu.

Gune honetan informazioa eta aholkuak emateaz gain, txapak, pegatinak, pultserak, informazio gidak etab. emango dituzte.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu