Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
12:50 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Bisita gidatua Erdi Aroko Atxondon, Eleiz Museoko zuzendariagaz

Durangoko Gerediaga alkarteak antolatuta, bisita egingo dabe domekaz, ekainak 30, Atxondoko Erdi Aroko Martzana auzoan. Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariak jardungo dau gidari lez bisitaldian, Erdi Aroan inguruko merkataritza-eragiketak kontrolatzen ebezan Martzanako jaunen leinuaren kontuak ezagutzera emonez.

marzana

Bisitaldia goizeko 11:30etan hasiko da Apatamonasterioko bidegorrian eta aldi historiko honetarako abangoardistatzat joten dan San Martin eleizan amaituko dabe ibilbidea.

Bisitaldia egiteko izena emon daienek, Gerediaga kultur alkarteak argitaratzen dauan ‘Astola’ aldizkariaren ale bat jasoko dabe bost euroren truke.

Durangaldeari buruzko historia eta ikerketak agertzera emoteko helburu dauan urtekari honen hamahirugarren alea zabaltzen dihardue. Bertan, besteak beste, Eleiz Museoko zuzendariak sinatutako artikulua jasoten da: Martzanako Jaunak Durangaldean, XIV. eta XV. gizaldietan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu