Durangaldeko 250etik gora dantzari arituko dira domekan Zelaietan Umeen Euskal Jaian
Durangaldeko 250etik gora ume arituko dira domeka honetan Zelaietan herriko Talde Batuak antolatutako Abadiñoko Umeen Euskal Jaian.
Jaialdian Durangaldeko ondoko dantza-taldeek hartuko dute parte: Zornotzako Udabarri, Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri, Elorrioko Besaide, Berrizko Iremiñe eta San Lorenzo, Mañariako Andra Mari, eta Abadiñoko Iluntze eta Talde Batuak. Dantzari guztiek kalejira bat egingo dute goizean, eta ondoren, 17:00etan, ekitaldi nagusia egingo dute Udaletxe aurrean.