190 ipuin aurkeztu dira Abadiñoko Udalak antolatutako lehiaketara
Euskeraz idatzitako 190 ipuin aurkeztu dira aurten -iazko 139en aldean- Abadiñoko Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatutako lehiaketara, Euskera eta Hezkuntza arloko jarduneko zinegotzi Argi Abadek esan duenez. Sariak hilaren 14an banatuko dira Txanporta Kultur Etxean, 17:30etan, Ainhoa Urienek aurkeztutako ekitaldian.
Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailetan 94 ipuin aurkeztu dira eta hauek dira sarituak: lehen saria: Maddi Ajuria («Fantasiaren munduan»); bigarren saria: Ihintza Bengoetxea, («Nire Crow arranoa»); eta hirugarren saria: Oriol Arkarazo («Mutil bat pianista izan nahi zuena»).
Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailetan 57 lan aurkeztu dira eta saridunak izan dira: lehen saria: Jone Berrizbeitia («Euskaldun-amerikar baten gorabeherak»); bigarren saria: Leire Segura («Bizidunen mundua»); eta hirugarren saria: Uxue Gorrotxategi («Meiren ametsa»).
Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. mailetan 11 ipuin aurkeztu dira eta saridunak izan dira: lehen saria: Leire Flores («Hitzen pisua»); bigarren saria: Lide Salaberria («Etiketak»); eta hirugarren saria: Lucia Munilla («Ikusezina izan beharko»).
Bigarren Hezkuntzako 3 eta 4. mailetan 28 ipuin aurkeztu dira eta hauek dira sarituak: lehen saria: Naroa Loizate («Etxeko abestia»); bigarren saria: June Carcavilla («Kongotik mundu berri baterantz»); eta hirugarren saria: Haizea Aranburu («Ez naiz ezertaz gogoratzen»).
Sarituek 20tik 70 eurora bitarteko saria jasoko dute, postu eta maila arau.
Argi Abadek esan duenez, lehiaketa honen bidez Udalak euskeraz idazteko zaletasuna bultzatu nahi du herriko ikasleen artean.