Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
6:17 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Durangaldeko bertsozaleek hitzordu bi dituzte, Berrizen eta Iurretan

Izaskun Ellakuriaga

Berrizko Hiltegixe gaztetxean, bihar, VI. Durangaldeko Kopla Txapelketa jokatuko da. Iurretan, berriz, Plazaratu ekimenak antolatuta bertso saioa eratu dute larunbaterako, etzirako.

Iaz Elorrion Gorka Pagonabarraga durangarrak jantzi zuen eskualdeko bertsolarien kopla txapelketako saria, txalapata. Ostiral honetan, Berrizen, ikusteko dago txalapatak buru berean jarraituko duen. Lehia gaueko 22:00etan hasiko da Hiltegixe gaztetxean eta sarrera doakoa izango da.

Eider Gallastegi

Eider Gallastegi mallabitarra.

Saioa iragartzeko argitaratutako kartelean honako bertsolariak daude iragarrita: Igor Elortza (Durango), Txaber Altube (Abadiño), Bittor Altube (Abadiño), Miren Amuriza (Berriz), Eider Gallastegi (Mallabia), Irune Basagoiti (Ermua), Ander Sarriugarte (Durango), Gorka Pagonabarraga (Durango), Iruri Atzerreka (Garai), Beñat Ugartetxea (Mallabia), Gorka Lazkano (Berriz) eta Garikoitz Sarriugarte (Zaldibar). Gaiak jartzen Abadiñoko Ainhoa Urien eta Durango Leire Vargas arituko dira.

‘Abarkas’, gaijartzailea

Biharamunean, aldiz, bertsozaleek Iurretan izango dute hitzordua. Plazaratu, Iurretako San Migel plaza berpizteko sortutako herri plataformak, bertso saioa antolatu larunbat arratsalderako. 19:00etan hasita, lau bertsolari izango dira: Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Oihana Bartra. Gai jartzailea Eneko Abasolo “Abarkas” izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu