Igandea,
2024ko Abenduak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:03 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Bihar, igandea, denok Durangoko Triatloi Txikira!

triatloi-txikia-2019

Publierreportajea

Bihar (ekainak 2) X. Triatloi Txikia ospatuko da Durangon. Bertan, 2005-2011 urteetan jaiotako neska-mutilek aukera bikaina izango dute kirolaz gozatu eta goiz borobila bizitzeko. Adin bakoitzera egokituriko distantziak osatu beharko dituzte bertaratuko diren gaztetxoek: lehendabizi igerian, ondoren bizikleta gainean eta, amaitzeko, korrika.

Txikia

Hala, kirola egiteaz gain, opari bikainak ere eskuratuko dituzte partaideek: kamiseta, igeriketarako txanoa, hanburgesabandeja eskuratzeko tiketa… Izan ere, Mugarra Triatloi Taldeak aurten “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin bat egin du guztion indarrak batuz gazteentzat esperientzia aberasgarriak sortzeko nahiarekin, eta elkarlan honen ondorioetako bat partaide bakoitzari banatuko zaion opari sorta izango da.

Finean, igande goiza kirolaz gozatzen jai-giro bikainean igarotzeko aukera aparta duzue. Elkargunea Durangoko Landako Eremuko igerilekuan, goizeko 10:00etan.
Izen-emateak:

www.mugarratt.com gunean topatuko duzuen formularioa osatuz edo egunean bertan 9:00-10:00 tartean.

Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten “Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian,
euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea. Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Triatloia Maite Dut

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkartea, Arazi, Kutxa Fundazioa, eta Fitgüne, Eusko
Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldeek egitasmoarekin bat egin dute, horien artean Mugarra Triatloi Taldeak. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu