Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:22 am,
temperature icon 15°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Amorebieta-Etxanoko ostalariak lehian arituko dira bihartik aurrera ‘Zornotzan Jan Alai’ lehiaketan

Amorebieta-Etxanon Zornotzan Jan Alai lehiaketaren VIII. edizioa egingo da bihar, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra arte. Hogeita hamar bat establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan eta herriko ostalaritza bultzatzea da helburua.

JAN ALAI 2019 kartela pintxoekin

Amorebieta-Etxanoko hainbat ostalari pintxorik onena prestatzen saiatuko dira eta hiru sari hauetariko bat lortzeko lehiatuko dira: pintxorik berritzaileena, pintxo herrikoirik onena eta zerbitzaririk onena. Gainera, hamar pintxorik onenak TOP TEN zerrenda batean sartuko dira. Pintxoak probatuko dituzten bezeroen artean 500 euro zozketatuko dira.

Epaimahai teknikoa gastronomia arloko entzute handiko pertsonek osatuko dute. Ostalaritzako establezimenduetara joango dira modu anonimoan eta pintxoak probatu eta puntuazioa emango diete pintxoaren aurkezpena, osagaien kalitatea, zaporea eta originaltasuna kontuan hartuta.

Gainera, epaimahai herrikoian parte hartu nahi dutenek, lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetan txartel bat hartzeko aukera izango dute eta han baloratu ahalko dira lehiaketan parte hartzen duten pintxoak. Herria bost gunetan bereiziko da eta gune bakoitzean gutxienez hiru pintxo jan beharko dira. Horrela, bakoitzak bere pintxoen ibilbidea egingo du.

Pintxoak jan ondoren, txartelean gure iritziz hiru onenak idatziko ditugu, lehentasun hurrenkera errespetatuz eta baita profesionalena iruditzen zaigun zerbitzariaren izena ere. Pintxorik onena aukeratzeko txartela betetzen dutenek 500 euroko sariaren zozketan parte hartuko dute eta baita Iraunkor Elkarteak eta Dendariakek, banatuko dituzten oparien zozketan ere.

Establezimendu bakoitzak lortutako puntu guztiak batuko dira eta puntuak osotara batu ondoren, “JAN ALAI 2019” lehiaketako pintxo herrikoirik onena aukeratuko da. Modu berean, zerbitzaririk profesionalena aukeratuko da eta herriko pintxoen Top Tena osatuko da.

Prezio herrikoiak

Lehiaketaren mamia herritarren parte hartzea izango da. Pintxoek euro bat eta bi euroren arteko prezio herrikoiak izango dituzte. Honekin lehiaketa bera bultzatu nahi da eta baita ahalik eta bezerorik gehienek parte hartzea ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu