Igandea,
2024ko Abenduak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:11 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Elkoroiribe Durangon euskararen erabilera areagotzeko estrategiak partekatu ditu Zupiriarekin

Mireia Elkoroiribek, Durangoko alkatetzarako hautagai jeltzaleak, Eusko jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu den Bingen Zupiriarekin euskararen erabilera Durangon sustatzeko dituen estrategiak partekatu ditu, kirol eta kultur ekitaldiz zipriztindutako arratsaldean.

20190520_171309

Bigarren B mailan egindako kirol denboraldia bukatuta, mendeurrenaren ospakizunetan burubelarri sartuta dagoen Durangoko Cultural-arekin topaketa izan dute. Gaurkoan, aldiz, Durangoko uria nazioarteko emakumeen txirrindularitzak hartu du, Durango-Durango klasika
tarteko. Sari banaketan parte hartu du Sailburuak, bere arduren artean kirola ere baitago.

Gaur egun, turismo bulegoaren egoitza den KurutzeSantun eman diote egunari amaiera. Andra mariko elizpeak, Santa Anako plazak eta KurutzeSantuk osotzen duten altxor historikokulturalaren erpin horretan, Zupiria Sailburuak eta Elkoroiribe haugaiak hogeita bigarren Durangoko Euskal Jaien aurkezpenean parte hartu dute. “Hurrengo asteetan, Durango kulturaz eta euskaraz jantziko da, eredugarri den gure elkarte ehunak sortutako jantzian” azpimarratu du Mireia Elkoroiribek, durangarrak eta bisitariak egitarauaz gozatzera gonbidatuz.

Durangon Euskararen erabilera areagotzea · Elkoroiribek Zupiria Sailburuari euskararen erabilera sustatzeko dituen estrategien berri eman dio. Alkatetzarako hautagai jeltzaleak kirol esparrua aliatutzat jotzen du helburu hori erdiesteko. “Udalerriko kirol-taldeak inplikatuko doguz euskara kirol ekintzetan txertatzeko, bereziki gazteenen artean; horrela gazteek aisialdiko esperientzia positiboak euskararekin lotuko dituzte, erabilerarako atxikimendua sortuz” aitortu du Mireia Elkoroiribek, lan horretan bidelagun izan ditzazkeen erakunde nabarmen birekin jardun duten arratsalde honetan; Durangoko Sociedad Cultural Deportiva, futbolean, eta Sociedad Ciclista Duranguesa, txirrindularitzan.

20190520_183642

Durangarren ia erdia (%48,9) euskaldunak dira, eta beste laurden bat (%26,8) ia esukalduna da. Soziolinguistika Klusterraren 2017ko azken ikerketaren arabera, aldiz, elkarrizketen %22,7 izaten da euskaraz. Hagatik, euskararen erronka Durangon erabileran dago. Culturalaren mendeurrena Elkoroiribek gidatuta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu den Bingen Zupiriak eta Kirol Zuzendaria den Jon Redondok, Durangoko Culturala, futbol kluba zoriondu nahi izan dute.

Cultural-eko presidentea den Jon Andoni Bengoetxeak bisita eskertu du, bereziki amaitu berri den kirol-denboraldian iaz lortutako Bigarren B mailari eusteko borrokan, azken partidara arte, ibili diren honetan. Hautagai jeltzaleak, Mireia Elkoroiribek, “mende bat duen kirol-talde
eredugarria dugu, durangarren urguilua dena”.

Durango-Durango Emakumeen Nazioarteko Klasika Duranguesa txirrindulari elkarteak antolatzen duen Durango-Durango Emakumeen Nazioarteko txirrindularitza Klasikaren sari banaketan parte hartu du Sailburuak, lehen euskaldunari saria emanez. Kirol-ekitaldi honek 1.2 nazioarteko maila du, eta Nazioarteko txirrindularitza Elkartearen (UCI) sailkapenerako baliagarria da. Hala bada, Durango urtero nazioarteko goi-mailako emakumeen txirrindularitzaren mapan jartzen du. Ildo honetan, Elkoroiribek gisa honetako lasterketen garrantzia azpimarratu du eta “durangarron txirrindularitzarako zaletasuna eta berdintasunaren aldeko apustua, kirolean ere, agerian gelditzen da horrelako egunetan”.

Durangoko alkatetzarako EAJ-PNV-ren hautagaiak hurrengoa esan du: “Durangora lehen mailako txirrindularitza hurbiltzen den guztietan, gure zalegoak kirolariei grina eta errespetua agertzen die, kirolarien ahalegin eta eskuzabaltasuna aintzatetsiz”. Elkoroiribe bizikletaren
defendatzaile sutsua da, bai kirol bezala, bai garraiobide bezala.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu