Durangoko EH Bilduk etxebizitza duina lortzea eta gazteen emantzipazioa erraztuko du
«Gure helburu nagusia eta politika egiteko ereduaren oinarria, herritarren bizitza duintzea da. Argi dugu, horretarako, ezinbestekoa dela etxebizitza duin, egoki eta lorgarria izateko eskubidea bermatzea. Sortu ginenetik babestu dugu eta gure jardun politikoan helburu estrategikoa izan da”, adierazi du Ima Garrastatxu alkategaiak.
Etxebizitza eskubide subjektibo bat izan ordez, espekulaziorako erabili da eta, ondorioz, herritar askorentzako ezinezkoa izan da etxea edukitzea ez jabetzan, ezta alokairuan ere. Gainera, beste askori, desjabetzeak direla eta, zuten etxea ere kendu diete. Herritarren beharrak eta eskubideak bermatzea ez da lehentasun izan, espekulazio-interesak babestu dira. Gure erronka, beraz, pertsonok dugun etxebizitzarako eskubidea babestea da, herritar guztiok etxebizitza duina, egokia eta lorgarria eduki dezagun.
Etxebizitzaren funtzio soziala berreskuratzea izango da gure helburua, horretarako, eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz eta etxebizitza Legea eta Hirigintza ardatz nagusiak izango ditugu.
- Etxebizitza Parke Publikoaren sorrera sustatu,
- Erabilpenerako lagatako etxebizitza kooperatibak bultzatu, elkarbanatutako kudeaketa eredu bezala.
- Egun, dauden Udal orubeetan alokairuzko etxebizitza publikoak sustatu.
- Alokairuzko udal etxebizitza programa garatu eta bultzatu.
- Etxebizitza elkar trukatzeko programa garatu eta indarrean jarri.
- Hutsik dauden etxebizitza pribatuak alokairuzko kudeaketa publikora erakartzeko programak sortu.
- Durangon etxebizitzen egoeraren diagnostiko egingo dugu, errealitate zehatza ezagutzeko.
- Bizigarri eta hutsik dauden etxebizitzak: diru baten truke alokairu publikorako etxeak uzteko programa.
- Konponketa behar duten hutsik dauden etxebizitzak: konponketetarako laguntza programa, zenbait urtetarako alokairu publikoaren truke. Urte kopurua jasotako udal diru laguntzaren araberakoa izango da.
- Gazteei zuzendutako etxebizitza proiektuak sustatu.
- Durangoko gazteen egoera ekonomikoa eta emantzipazio beharren analisia egin.
- Gazteekin elkarlanean proiektuak diseinatu.
- Era transbertsal batean lan egin. Aurretik aipatutako programetan gazteen kolektiborako kupo bat zehaztuko da.
- Etxebizitzara sarbiderako aukera desberdinak aztertu, hala nola, etxebizitza dotazionalak, alokairu sozialak, etxebizitza komunitarioak, generazio-artekoak eta abar.
- Indarkeria matxistari aurre egiten dabiltzan eta errekurtsorik ez duten emakumeentzako etxebizitza duina bermatu.
Era berean, EH Bildutik argi dugu: oraina eta etorkizuna duintasunez bizitzeko eskubidea bermatuko duten politikak proposatu eta aurrera atera behar ditugu. Hori guztia, modu iraunkorrean, gazteriaren nahi eta beharren arabera eta beraiekin batera adostuz.
- Gazteen bizi baldintza objektiboak hobetzea:
- Alokairu soziala bultzatu.
- Etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubide moduan aitortu.
- Gazteentzako lan duina sortzeko neurriak hartzea bultzatuko dugu.
- Ekintzaile gazteentzako laguntzak, batez ere, filosofia kooperatibokoei.
- Gazte ekintzaileek sorkuntza kolektibo eta soziala sustatzeko programak sortuko ditugu, honakoak kontuan izanda:
- Aholkularitza juridikoa, estrategikoa eta finantzieroa.
- Elkartasun ekonomian eta ekonomia sozialean oinarritutako proiektuen sareak sustatu.
- Proiektu eta eskaintza horiek garatzeko mintegiak sortuko ditugu.
- Lehen sektoreko proiektuak hasteko erraztasun neurriak.
- Gazteen artean ahalduntzerako proiektuak:
- Gune, tresna eta baliabideak eskaini gazteek beraien proiektuak garatu ditzaten..
- Gazteen autogestiorako guneak eskaini.
- Gune bereziak sortu gazteen topagune izateko eta beren sorkuntza sustatzeko.
- Gazteen parte hartu eta lagundu dezaten, gure udal jarduera egokituko dugu.
- Gazte gaietarako mahai teknikoak sortuko ditugu.
- Gazte parte hartzerako mahaia sortuko dugu.
Azkenik, 2019ko maiatza izanik, 2018 urteko gazteeentzako alokairu dirulaguntzen eskaria egin zutenak oraindik erantzun gabe daudela salatzen dugu, ziurgabetasuna sortuz. Gazte zein helduen etxebizitza eskubidea errazteko bideratzen diren dirulaguntza kopuruak urriak izateaz gain, neurri eta programa zentzuzkoen eta epe luzera begirakoen gabezia kritikatzen dugu.