Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
11:30 am,
temperature icon 14°C
Humidity 69 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Badatoz Durangoko XXII. Euskal Jaiak

22. urtez jarrian, Durangoko Udalak, udalerriko elkarteekin batera, euskal kultura sustatzea helburu duen Euskal Jaiak ekimenaren edizio berri bat jarri du martxan. Maiatzaren 24 hasi eta ekainaren 23ra arte luzatuko den programa honen barruan, adin guztiei zuzendutako 40 ekintza baino gehiago ospatuko dira Durangon.

Egitarua_2019.indd

Euskal Jaiak, Euskal Astea izenarekin jaio zena, 1998an sortu zen udalerrian egiten ziren kultura arloko ekitaldien erakusleiho gisa. Gauzak horrela, badira 21 urte baino gehiago, udalak kultur elkarteek aurkezten dituzten ekitaldiak babesten eta koordinatzen dituela euskal kulturaren arloan lan egiten duen jende askoren ahaleginak batu eta bideratuz. Izan ere, programa honen helburu nagusia folklore, ohitura, kultura eta euskara arloan lan egiten duten Durangoko talde, elkarte eta kolektiboei laguntza ematea da, ekitaldiak egitarau bakar batean bilduz eta egun batzuetan euskal kultura interes bereziko gunea bilakatuz.

Urte hauetan, egitaraua zabalduz joan da, urtez urte bertan parte hartzen duten elkarte parte hartzaileen kopurua handiagoa eta aurkezten diren kultur adierazpen motak askotarikoagoak izanik. Aurten 28 elkarte, kultur eragile eta erakunde publikok hartuko dute parte. XXII. edizio honetan, gainera nobedade ugari izango dira, nabarmentzekoak dira, besteak beste “PechaKucha” (maiatzak 30) Gerediaga Elkartearen eskutik eta akelarre eta su ikuskizuna (ekainak 23) Kriskitin Dantza eta Herria elkartearen eskutik. “PechaKucha” norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea ahalbidetzen duen formatu bat da.

Aurkezpen sortzaileak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segundoro irudi bat erakutsiz eta eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzeko balioko du. Bestalde, ekainaren 23an, sua eta akelarrez osaturiko musika eta dantza ikuskizun baten bidez, San Juan gaua ospatuko da, urteko gaurik laburrena. Halaber, egitarauak hitzordu musikal apartak hartuko ditu beregain: organo kontzertuak Olivier Latry paristar (maiatzak 26) eta Matias Sagreras (ekainak 22) argentinarraren eskutik, txistu fusio eta flamenko “Emociones” ikuskizuna (ekainak 8) edota “Flamenco etxea” kontzertua (ekainak 9).

Partaide guztien artean adosturik, programa maiatzaren 24an hasiko da Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako Eskola arteko XI. Pintura Lehiaketaren erakusketarekin, eta ekainaren 23an amaituko da, urteko gaurik laburrenean, Kriskitin Dantza eta Herria elkarteak antolatutako Akelarre ikuskizuna eta San Juan suarekin.

Durangar elkarteen artean osaturiko programa · “Durangoko Euskal Jaiak” ezinezkoa litzateke bertan parte hartzen duten adierazpen desberdinetako elkarteak gabe: euskal dantza, euskal musika, arte eszenikoak, zinea, joko tradizionalak, zesta punta eta esku pilota partiduak, literatura… Euren proposamen eta lanak egitarau askotariko, aberats eta parte hartzailea posible egiten dute. Parte hartzea da hain zuzen ere proiektu honen arrazoia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu