Amorebieta-Etxanoko ‘Kirol jaia 2019’, ekainaren 2an
Publizitatea
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zerbitzuak, lurralde historikoko 35 udalerriekin batera, “KIROLARI ATEAK ZABALIK” “KIROL JAIA”antolatu du ekainaren 1 eta 2rako.
Larrea kiroldegian ateak zabalik egongo dira ekainaren 2an, igandea, goizeko 10:30etikeguerdiko 12:30era, bertan programatu diren ekintzetan parte hartu nahi duten guztientzat.
Honakoak dira praktikatu ahalko diren diziplinak:
- Tenis jolasak.
- Arku-tiroa
- Saskibaloia
- Futbola
- Padela
- Igeriketa
Ekimen honek helburu hirukoitza dauka; izan ere, gizarte sektore guztietan jolasteko eta parte hartzeko kirola sustatzeak osasunerako, gogobetetze pertsonalerako eta gizarte harremanen garapenerako dakartzan onurak azpimarratzeaz gain, udalerrietan dauden kirol-baliabideak ezagutzea eta ingurune naturalak zein hiriko eremuek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatzea, eta herritar guztiek
kirol-jarduerak praktikatzeko aukera izateko baldintzak eta espazioak bermatzea ere bilatzen baitu.
Informazio gehiago: HEMEN