Osteguna,
2024ko Maiatzak16

MugaKultura

loader-image
Durango
8:08 am,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Berbaroren 30.urteurrena ospatzeko, kultur ekintzak eta jaialdia prestatu dituzte

berba

Berbaro Elkartea

Aurtengoa Berbarorentzat urte berezia da, 30 urte bete baitira Durangon euskaraz bizitzeko aukerak sortzeko ametsarekin Berbaro jaio zenetik. Urteurren biribilaren bueltan hainbat ekintza egingo ditugu urte osoan, eta datozen asteak bereziki beteak izango dira: domeka honetan bertan, maiatzak 12, Erradikalak gara ikuskizuna izango dugu Plateruenan, eta biharamunean, maiatzak 13, Txoborro magoa, etxeko txikienentzat. Ekainaren 1ean berriz, egun osoko jaialdia izango dugu, eta Durangoko euskaltzale guztiak gonbidatu gura ditugu egun horretako jaira.

berbaro1

 

Esan bezala, asteburu honetan ekingo diogu udaberrirako prestatu dugun egitarauari: bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen Erradikalak gara ikuskizuna izango dugu maiatzaren 12an Plateruenan, 20:00etatik aurrera. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Elgezabal antzerkilari eta ipuin kontalariak sortutako ikuskziuna da Erradikalak gara.

Astelehenean, maiatzaren 13an, umeentzako ikuskizuna edukiko dugu kafe antzokian bertan. Txoborro magoak denok txunditzeko moduko saioa egingo du 17:00etatik aurrera.

Ekainaren 1ean, egun osoko jaia · Urteurrenari ginda ipini eta Durangoko euskaltzaleak batzeko, egun osoko jaialdia prestatu dugu ekainaren 1erako.

Eguerdiko 12:30ean bertso-poteo musikatuarekin hasiko dugu egitaraua, Santa Ana plazatik. Durangoko bertso eskolako kideekin eta Durangoko musikariekin ibiliko gara kalean gora kalean behera alde zaharretik.

15:00etan, bazkari herrikoian batuko gara Plateruenan. Dagoeneko bazkariko tiketak salgai daude Berbaroko bulegoan, Plateruenan eta Anttonio´s tabernan (helduen bazkaria 15 euro / umeena 10 euro). Bazkalostean, urteurreneko ekitaldia eta Durangoko hainbat sortzailek sortutako Ez gara menpeko perpausa ikuskizuna izango ditugu.

Eguna giro onean amaitzeko, 18:00ak aldera poteoa hasiko dugu alde zaharretik Txirimoya Sound-ek girotuta.

Berbaroko lagun guztiak eta Durangon askotariko esparruetan lanean dabiltzan euskaltzaleak gonbidatu gura ditugu egun berezi honetan parte hartzera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu