Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
9:28 am,
temperature icon 11°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Zuzeneko musika entzungai Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan Eleizetan programarekin

Eleizetan 2019

Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan egingo da Eleizetan programaren XX. edizioa, herriko bost lekutan zuzeneko musikaz gozatzeko antolatutako programa.

Eleizetan2019

Kontzertu ziklo honen helburua da, proposatutako musikaz gozatzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko monumentu ondarea ezagutaraztea. Horregatik normalean Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro ermitetan eta Bernagoitiko San Migel elizan, Larreako San Juan Bautista elizan eta Etxanoko eta Amorebietako Andra Mari elizetan egiten da.

Eleizetanen edizio berri hau maiatzaren 11n hasiko da (20:00) Andra Mari elizan, Lulavai entzun ahal izango delarik. Soinu-mundu berriak ezagutzeko jakinminak bultzatuta, musika proiektu honi ekin zioten 2008an.  4 harpa, 4 ahots, Galiziako errepertorio tradizionaleko abestiak eta baita galiziar konpositoreenak ere, kontu handiz landutako moldaketekin interpretatuz.

Egun bat beranduago Alos Quartet arituko da. Musika klasikoan nahiz modernoan esperientzia zabala duten musikariek osatzen dute taldea eta Bernagoitiko San Migel elizan joko dute 12:15ean.

Boroan · Boroako San Pedro ermitan José Luis Nietoren kontzertua egongo da maiatzaren 17an (20:00). Erreferentea da nazioarte mailan aritzen diren kontzertisten artean, Espainiako musikaren figurarik esanguratsuenetako bat Estatuan bertan eta kanpoan.

Maiatzaren 18an, Musikeneko Hazkunde hirukotea arituko da Dudeako San Migel ermitan (20:00). Hirukotea ondokoek osatzen dute: Eduardo Villarroel klarinete-jolea, Burgoskoa; David Oliveria, piano-jolea, Donostiakoa eta Silvia Ruiz, fagot-jolea, Sevillakoa. Musika taldea 2018an sortu zen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Edizio honetako azken kontzertuko protagonistak Begoña Olavide eta Javier Bergia dira. Garitondoko San Isidro ermitan joko dute igandean, maiatzaren 19an, 12:15ean. Olavidek eta Bergiak tradizioa eta sorkuntza berria uztartzen dituzte. Ahotsak, Erdi Aroko salterioa, gitarra akustikoa eta perkusioak biltzen dituen errepertorioa eskaintzen dute.

Eleizetan programa osoa ikus daiteke ondoko loturan: /https://www.ametx.eus/es/programas/eleizetan/ELEIZETANprograma2019.pdf

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu