GOGORATU: Durangok Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du bihar
Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta L´atelier Dantza Eskolak Durangoko Udaleko Turismo eta Kultura Sailen laguntzarekin ekintza ugari antolatu ditu larunbat honetarako, maiatzak 4, udalerriko hainbat eszenatokietan zehar.
Goizean, Landako Gunean umeentzako tailerrak, L´atelier-eko balleteko ikasle guztien ikuskizuna eta dantzarien kalejira (San Agustinera) egingo dira. Bestalde, Sanagustinalden Ballet barra ospatuko da L’Atelier-eko ikasleen eta laguntzaileen eskutik (eguraldi txarra bada, Landako Gunean). 14:30ak aldera, dantzarien, senitartekoen eta lagunen bazkaria hasiko da Plateruena Kafe Antzokian eta azkenik, arratsaldean Landako Gunera bertaratzen direnak L’Atelier-eko dantza taldeen emanaldiez eta estiloen norgehiagoka (break, funkya, jazza eta balleta) batez disfrutatzeko aukera izango dute.
Aipatzekoa da ere Durangoko Turismo Bulegoak programa berezia eskainiko duela (ostatua + gosariak + bisita audiogidatua) egun honetarako. Informazio gehiago eta erreserbak: Durangoko Turismo Bulegoa / 94 603 39 38.