Mañariako Hontza Museoak Aste Santuko tailerrak antolatu ditu
Hontza Museoak Aste Santuko tailerrak antolatuko ditu Durangaldeko 5 eta 10 urte bitarteko gazteentzat.
Pazko astean, etxeko txikienek eskulanak egiten duten trebesia erakusteko aukera izango dute. Tailerrak apirilaren 25 eta 26an egingo dira eta bi egunetan parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du info@hontzamuseoa.eus helbidean. Tailerraren prezioa 10 euro.
Eskulanetaz aparte jolasak eta ipuin txokoa egongo dira. Tailerren ordutegia 10:00etatik 13:30etara izango da. «Animatu eta eman izena. Ondo pasatuko dugu!», adierazi dute.