Durangoko Tabira Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Agustin Kultur Gunean Alberto Urretxo tronboi bakarlariarekin
Apirilaren 7an (igandea) 19:00tan San Agustin kultur gunean kontzertua eskainiko du Tabira Musika Bandak Alberto Urretxo tronboi bakarlariarekin, Luis Orduñaren zuzendaritzapean.
Saio honetarako musika garaikidearen hiru sortzaile edukiko ditugu, andrazko bat eta bi gizonezko. Gaur egungoak diren arren, bakoitzak bere bidea hartzen du sormenean, etorkizunari edo iraganari egindako begiradek lagunduta. Norberaren munduaren ikuskerak bideratzen du bakoitzaren hizkuntza musikala
- A time to dance (Julie Giroux 1961)
- Eskenak eta Ipuinak (Jesús Eguiguren 1945)
- T-Bone (Johan de Meij 1953)
Kontzertu hau, Alberto Urretxoren proiektu baten lanaren sorkuntza bateko kolaborazioa da. CD bi ditu lan honen inguruan 1.CD-a SOINUAREN
BIDAIA: Guztiok ditugu bi bizitza, eta bigarrena, bakarra daukagula konturatzerakoan hasten da eta 2.CD-a SOINUAREN BIDAIA II: Ez du axola poliki poliki joateak, gelditzen ez zaren artean.
Honen inguruan informazio gehiago bere web gunean lortu dezakezue: www.albertourretxo.com
Bere CD-ak kontzertu egunean salgai egongo dira eta kontzerturako sarrerak Apirilaren 2tik aurrera (asteartea) Durangoko Museoan eskuratu ahal izango dira, DOAN, aforoa bete arte egongo dira. «Kontzertura gonbidatuta zaudete».