Larunbata,
2024ko Abenduak21

MugaKultura

loader-image
Durango
4:48 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Miren Amuriza berriztarrak bere lehen nobela aurkeztuko du asteazkenean Donostian

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

· Apirilaren 10ean, Berrizen aurkeztuko du lan berria

Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean ematen duten Igartza Saria irabazi zuen Miren Amurizak 2017an. Paperezko txoriak izenarekin aurkeztu zuen proiektua saritu zuten.  Dena dela, emaitza Basa izeneko elaberria izango da.

20170907144131_miren-amuriza_foto610x342 (1)

Miren Amuriza.

Sabina izeneko emakume baserritar  adinekoa da protagonista. Sabina bakarrik bizi da, baserrian, eta zibilizazioaren igurtxi gutxi jao ohi du. Oso emakume zakarra da, gogorra. Oso harreman estua eta enpatikoa du animaliekin, baina pertsonekin ez. Nobela laburra da.

Basa izenburupean aurkeztuko dau Igartza Sariaren emaitza Miren Amurizak. Bertsolaritzan eta zutabegintzan aritu eta gero bere lehen nobela da Basa. Donostiako Elkar aretoan izango da aurkezpena. Miren Amuriza bera, Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren editorea eta CAF enpresako eta Beasaingo Udaleko ordezkariek parte hartuko dute.

Berrizen aurkezpena · Donostian aurkezpena egin eta gero, apirilaren 10ean, herrian aurkeztuko du lan berria Miren Amurizak.  Maite Berriozabalek lagunduta, Kultur Etxean izango da ekitaldia arratsaldeko 19:00etan.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu