Ostirala,
2025ko Urtarrilak 17

MugaKultura

loader-image
Durango
12:28 am,
temperature icon 2°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

MARTXOAK 31 · Elorrioko III. Memoria Astea

III MEMORIA ASTEA Prentsaurrekoa 20190321-1

Laumunarrieta Elkartea

Duela 83 urte, martxoak 31 zituen egun batean, hegazkin faxistek Elorrio bonbardatu zutela gogoan hartuta, sortu zen Laumunarrieta 1937 Memoria Historikoa lantzeko elkartea eta gaur zorionez III MEMORIAREN ASTEAren programa txukun eta osatu bat aurkezten du.

Elorrio

Foto del bombardeo de Elorrio del 31 de marzo de 1937.

Hirugarren urtez, jarraian, Elorrioko udalarekin batera elkarlanean programa txukun eta duin bat eskaintzeko moduan gara. Zenbat eta gehiago ikertu, galdetu, sakondu orduan eta gutxiago dakigula ohartzen gara, izan ere, asko da egin dena, eta askoz gehiago egiteko dagoena.

Aurten, MEMORIA ASTEA bereziki garrantzitsua da LAUMUNARRIETA elkartearentzat urteetan zehar isil-gordean izandako gerra garaiko hainbat datu argitzeko bidea jarriko delako, izan ere, Elorrioko UDALArekin sinaturiko hitzarmenari esker LAUMUNARRIETA IKERKETA BEKA gauzatu ahal izan dugu Mikel Diego Barajasen ikerlanari esker.

Faxistek piztutako gerra haren ondorioz hildako eta zaurituez gain, asko eta era askotako errepresaliatuak izan ziren Elorrion: ihesera jo behar izan zuten batzuk, besteak espetxera urrun eroanda, batzuen asto-lana erabiliz aberastuz batzuk, zigor ekonomiko eta bazterketa sistematikoa eraginez besteetan, ondasunez erauzteraino beste zenbaitetan.

MEMORIA ASTEAk egingo ditugu aurrerantzean ere, baina zalantza barik, memoria asteak garrantzizkoak badira ere, MEMORIA LEGEA ezinbesteko pausoa dugu, MUGARRIA  eta marko beharrezkoa AHAZTUAK GOGORA EKARTZEKO. Behingoz MEMORIA HISTORIKOA LEGEA AITORTU GABEKO bidegabekeriak argitu daitezen babesa da. Memoria Historikoaren Legea urratsa oinarrizkoa da frankismo garaiko biktimei erreparazio integrala emateko. Hilobiak daude, beraz, galderak ditugu. Erantzunak, erantzuleak eta erantzukizunak falta ditugu.

Programari dagokionez, aste honetan: hiru hitzaldi, antzerki obra bat, bost bisita gidatu (hiru DBH 4. mailako ikasleentzat eta bi apuntatzen diren guztientzat), hamabost eguneko erakusketa bat eta martxoaren 31ko ekitaldi publikoa egingo dira.

Egitarau honi ahal duzuen zabalkunde handiena ematea eskatzen dizuegu eta herritarrei ekintzetan parte har dezatela.

Elorrioko udalari eskerrak eman memoria astea elkarlanean egitean denok irabazten dugulako.

Urtean zehar gure ondoan, kalean edo etxean laguntzen izan zareten guztioi esker egin dugu hau guztia.

III. MEMORIA ASTE ederra pasatu dezazuela.

 

PROGRAMA:

https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2019/03/eskuorria.pdf

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu