Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:49 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Hiru aste barru zeharkatuko dau 21. Korrikak Durangaldea

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Apirilaren 4tik 14ra egingo da aurten Korrikaren 21. edizioa, Garestik (Nafarroa) Gasteizera. Durangaldera, lasterketaren ia amaieran etorriko da. Apirilaren 13an, eguerdi ostean sartuko da euskararen aldeko lasterketa Ermutik.

Mari Tere Zugaza-Artaza KORRIKA Iban Gorriti

“Aupa, Mari Tere!” · ARGAZKIA · Iban Gorriti

AEKren euskaltegietarako babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea dira Korrikaren bi helburu nagusiak. Aurten, “Klika” egiteko mezua zabalduko du lasterketak, euskararekiko konpromisoa hartzeko gonbitea luzatuz.

Norbanakoek ezezik, hainbat arlotako 30 gizarte-eragilek erakutsi dute asteburu honetan euskararen normalizazioa azkartzeko konpromisoa, eta eragile gehiagoren babesa jasotzeko aukera ere zabaldu dute webgunean.

Korrikara begira aspalditik dabil jendea prestatzen: arineketan irtengo direnak entrenamenduak serioago egiten, ikastetxeetan korrikarako materiala prestatzen eta euskaltegietan materiala saltzen. Hain zuzen ere, korrikak webguneaz gain, euskaltegietan erosi daiteke korrikako materiala: petoak, kamisetak eta bestelakoak.

Durangaldean apirilaren 13an izango da korrika. Herririk herri Korrikari ongietorria egiteko egitarauak lantzen ere badabiltza. Eibartik ailegatuko da eskualdera lasterketa. Antolatzaileek 15:29rako aurreikusi dute izango dela Ermuan Korrika. Ermutik, Mallabia, Zaldibar, Berriz, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Durango, Iurreta eta Amorebieta-Etxano ibilbidea egingo du lasterketak. Durangon, esaterako, 18:55etan izango da lehen aurreikuspenaren arabera. Durangaldean, bigarren egun bat ere egingo du Korrikak. Hain zuzen ere, apirilaren 14an, goizaldeko 1:02an pasatuko da Otxandiotik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu