Ostirala,
2025ko Urtarrilak 17

MugaKultura

loader-image
Durango
12:37 am,
temperature icon 2°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Durangok bonbardaketaren 82 urteurreneko oroimen-ekintzen egitaraua aurkeztu du

Aitziber Irigoras Durangoko Alkateak eta Arantxa Atutxa Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak Durangoko Bonbardaketaren 82.urteurreneko oroimenekintzen egitaraua aurkeztu dute. Ekintzak gaur hasi eta apirilaren 7ra arte luzatuko dira eta aurrekoetan bezala Durangoko Udalak berak eta Gerediaga Elkarteak antolatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntzarekin, beste batzuen artean. Okasiorako, jarduera asko antolatu dira, nabarmentzekoak dira: bonbardaketan hildakoei oroimen ekitaldiak, erakusketak, tailerrak, proiekzioak, bisita gidatuak, Book Trailer lehiaketaren sari banaketa…

Presentación Programación Bombardeo 2019

Egitaraua, martxoaren 25ean hasiko da Andra Mari Baselizan egingo den “Irudi izoztuak vs izoztutako oroimenak” izeneko erakusketarekin. Guztira formatu handiko 22 irudi jarriko dira. Bonbardaketen unea eta osteko hondamendia argi erakusten dituzten argazki zaharrak dira eta Gerediaga Elkartearen dokumentategian gordeta daude. Erakusketa ikusgai egogno da apirilaren 23ra arte. Bestalde, martxoaren 28an (9:30-12:30), osteguna “Bonbardaketaren aztarnak” bideoa proiektatuko da Andra Mariako Kaperan eta egun horretan bertan Durangoko
ikastetxeetako ikasleek bonbardaketa oroitzeko tailer parte-hartzaile batean hartuko dute parte.

Ostiralean, martxoak 29, Zugaza zineman “Durango, isildutako bonbardaketa” dokumental emitituko da, bonbardaketako testigantzak, filmoteketako irudiak, bonbardaketaren ondorioen irudikapena eta abar biltzen dituenak. Bi emanaldi egingo dira, 18:00etan gazteleraz eta 20:00etan euskaraz eta emanaldiaren amaieran, dokumentalaren gaineko solasaldi laburra izango da eta elkarrizketak egiten ibilitako
Juanan Hernández kazetariak parte hartuko du. Halaber, egun horretan Durangoko ikasleek Durango Irratiako irrati tailer batean parte hartuko dute Bizenta Mogel Liburutegian.

Larunbatean, martxoak 30, bonbardaketaren biktimen oroimen gunea abiaraziko da Andra Mariako Elizpean, 11:00etatik 19:00etara. Halaber, doako bi bisita gidatu egingo dira (11:00etan gazteleraz eta 12:30ean euskaraz) Durangoko kaleetan zehar “Bonbardaketaren aztarnak” lelopean. Horietan bonbardaketak eragindako suntsiketaren irudi zaharrak erakutsiko dira. Berritausn gisa, eta Ongi Etorri
Errefuxiatuak taldearekin elkarlanean, “Gerra hemen hasten da” dokumentala aurkeztu eta proiektatuko da San Agustin Kultur Gunean, 19:00etan. Bukatzerakoan egileekin solasaldia egingo da.

EGUNA-BOMBARDEO-DURANGO

Eguna egunkaria.

Jardunak apirilaren 7an bukatuko dira III. Book Trailer Lehiaketaren sari banaketarekin. Aurtengoa edizio ezin arrakastatsuagoa izan da, izan ere, guztira 66 lan aurkeztu dira, hori dela eta banaketa bi txandetan egingo da eta Plateruena Kafe Antzokian ospatuko da. Martxoak 31 Durangoko bonbardatzeak oroituz Bigarren urtez jarraian, bonbardaketaren biktimak omentzeko helburuarekin, lore eskaintza bat egingo da 8:30ean, hilerrian. Ekintza irekia izango da, beraz, edozeinek hartu ahal izango du parte. Ordu horretan bertan, 1. aire-erasoaren alarma-hotsa jotzea egingo da Andra Mariako kanpandorrean. Beste alde batetik, Guda Zibilaren biktimak oroitzeko ekitaldi instituzionala Benita Uribarrena parkean egingo da eguerdiko 12:00etan. Jada ohikoa den lore eskaintza eta dantzari batek eskainitako aurreskuaren ondoren, Doinu Zahar abesbatzak lan desberdinak interpretatuz girotuko du ekitaldia. Eta arratsaldean,17:45an, bigarren alarma-hotsa jotzea egingo da.

Bombardeo - 1937 - 003

Santa María. PHOTO. Gerediaga Elkartea

Egunari, Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin Dantza Taldeak Andra Mariako Elizpean, 20:00etan, antolatutako oroimen ekitaldiarekin emango zaio amaiera. Durangoko bonbardaketaren aztarnak jasotzen dituen ikus-entzunezko laburra eskainiko da. Idoia Bediaga abeslariak egingo du aurten bonbardaketaren kantuaren bertsioa eta lore eskaintza, berriz, Mari Ardanza durangarrak egingo du. Ohorezko dantza emanaldia Kriskitin dantza taldearen eskutik izango da.

Zentzu honetan, Durangoko Udalak ekintzen egitaraua prestatzeko orduan, elkarte eta instituzioen arteko lankidetza nabarmendu nahi du. Halaber, ekintzen antolakuntzan parte hartu duten agenteei eskerrak luzatu nahi izan die eta baita euren esfortzu eta dedikazioagatik zein memoriarekin eta durangarrekin erakutsi duten konpromezuagatik zoriondu ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu