Larunbata,
2024ko Abenduak28

MugaKultura

loader-image
Durango
5:51 am,
temperature icon 7°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Mankomunitateak 108.000 euro bideratuko ditu 2019an Euskara, Kirolak eta Gizarte Ongizate Arloetako diru-laguntzetara

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskara, kirolak eta gizarte arloko diru-laguntzen deialdiak argitaratuko ditu. Datozen egunetan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira deialdi ezberdinak.

Euskara arloan, alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten eta, bestetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten. Gizarte arloan aldiz, nazioarteko kooperazioak garatzeko proiektuak eta desgaitasun intelektuala dituen pertsonak gizarteratzeko proiektuak lagunduko dira. Kiroletan, trinketea, belodromoa eta atletismo pista erabiltzeko diru-laguntzak ematen ditu Mankomunitateak.

IMG_3399

EUSKARA:

Kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru-laguntzak: helburua eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea da. Hala, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten eta enpresa txikitzat (50 langiletik behera) jotzen diren establezimenduek diru-laguntza jasoko dute, 2018an kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jarri badituzte. Guztira 3.000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetarako eta onuradunek, gehienez 500€ jaso ahal izango dituzte.

Euskara sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzak: Deialdi honen xedea da entitateei edo irabazi asmorik gabeko elkarteei 2019an euskara sustatzeko ekintzak garatzen laguntzea. Diru-laguntza jaso ahal izateko, programak edo ekintzak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu beharko dira; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. Guztira 8.000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura jo daiteke (www.durangaldeaeuskaraz.eus) edo 946232522 telefonora.

ONGIZATE ARLOA:

Desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko irabazi asmorik gabeko erakundeei emandako diru-laguntzak: Diru-laguntza hauek hiru helburu dituzte: desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia bultzatzea, kirolaren bidez, aisiaren bidez edo konpainia egitea, familiek atseden hartzeko tarteak izan ditzaten. Deialdi honetarako 30.000€ bideratuko dira.

Garapenerako lankidetzako proiektuak eta garapen bidean dauden herrialdeetako haurrentzako aldi baterako egonaldientzako emandako diru-laguntzak: deialdi honetarako 20.000€ bideratuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu