‘Auzorik Auzo’ zikloaren 3. edizioa Iurretan
· Aurten, ekimen musikala Amezketa, Orozketa eta San Andresera hurbilduko da
· Helburua ekitaldi kulturalak auzoetara hurbiltzea da
Iurretako Udalak hirugarren aldiz martxan jarri du ‘Auzorik Auzo’ programa hirigunetik urrun dauden auzoetara ekitaldi kulturalak eramateko asmoz. Aurten Amezketa eta San Andresera helduko da musika, eta Orozketa auzoa errepikatuko du.
Egitaraua datorren martxoaren 23an hasiko da eta Sweet Margot (Irati Bilbao eta Mikel Nuñez durangarrak) Amezketan emango du emanaldia 18.00etatik aurrera. Apirilaren 6an aldiz Olatz Salvador Orozketa auzoraino hurreratuko da, eta azkenik maiatzaren 4an Gontzal Mendibil San Andres auzoan joko du.
Emanaldi guztiak 18.00etan izango dira eta doanezkoak. Eta ondoren luntxa egongo da hurbiltzen diren auzokideentzat.