Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
9:36 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 64 Km/h

Elorrio Turismo Bulegoaren bisita gidatuak %34 igo dira azken hiru urteetan

 · Autokarabana gunearen erabilera ere %40 igo da lehen urtetik (2016) gaur egunera arte

Azken egunotan Elorrioko Turismo bulegoa saritu berri dute Kalitate turistikoaren etengabeko hobekuntzarako konpromisoagatik eta eskualdean turismo-helmuga baten kalitatearen kudeaketarako sistema integrala (SICTED) ezartzeko egindako ahaleginagatik.

IMG_0297

Izan ere, 2016tik gaur egunera arte gorakada esanguratsua izan du turismoak Elorrion. Bertako Turismo bulegoaren datuen arabera, kontsultak %29 igo dira, eta estatu espainiarretik eta Europatik etorri diren bisitarien kopurua %7 eta %30 igo dira, hurrenez hurren.

Igoera horren arrazoietako bat San Jose kalean dagoen autokarabana gunea izan daitekeela azaldu dute udal ordezkariek. 2016ean ireki zen gunea, eta Durangaldeko lehen autokarabana gunea izanik, erabiltzaile kopuruak gora egin du urtez urte, %40a, zehazki.

Gainera, Turismo Bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatuei dagokienez, igoera %34koa izan da, eta audiogidena, berriz, %7koa.

 

Turismo webgune berria · Turismoari bultzada eman asmoz, Udalak www.visitelorrio.com webgunea ireki zuen 2017an. Bertan jasotako inkesten emaitzen arabera, %40ª herriaren erakargarritasun historiko eta kulturalagatik dator herrira, beste %20a familia eta lagunak bisitatzera, %15a natura inguruagatik eta gainontzekoak gastronomiagatik edota lan kontuengatik, besteak beste.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu