Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:02 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Gaurtik aurrera ‘Mugalari Kultura’ gara

 

LOGO K MUgalari

Bost urtez pertsonen egunkaria izan da Mugalari. Gaurtik aurrera, Kultura eta Turismo gaietan bereiztuko garen egunkari digitala izango gara. Eta komunikazio proiektu berrituak MUGALARI KULTURA izena izango du. Hala ere, gure historia mimatzen jarraitzea garrantzitsua dela siniesten dugulako Lehengo argazkiak atalari eutsiko diogu.

MUGALARI KULTURA 3D

IRUDIA · NIKO VÁZQUEZ (Grafixmo.com)

2014an sortu zuen Mugalariak kooperatiba txikiak Mugalari egitasmoa. Orain, norabide aldaketa egingo du. Hala ere, lehenengo eta behin, webguneari izaera berezia eman dioten 300dik gora laguneri eskerrak eman behar dizkiegu. Urrezko iritzi atala osotu dute guztiek. Horietako batzuk, orain arte moduan, musutruk, bidelagun izango ditugu.

Eskerrak eman behar dizkiegu, bestetik, amets honi hasiera eman ziotenei: Ainhoa Martin, Izaskun Ellakuriaga, Kepa Aginako eta Iban Gorriti. Jatorrira bueltatuko gara, gure lehenengo argitalpenek kultura eta bidaiak zabaltzeko helburua zutelako. Eraberrituta, webgune berriarekin, arte adierazpen ezberdinak balorean ipini eta astebururako planak eskura jartzeko momentua da. Eta mundua ortzimugan izango dugu.

MANCHETA_MUGALARI_2000px

ILUSIOZ · Gero arte Mugalari eta ongietorri Mugalari Kultura. Ilusioz hasten dugu ibilbidea. Orain arteko sare sozialetan jarraitu ahal izango gaituzu. Ez dugu helbiderik aldatuko.

Irudi berria Niko Vazquez-ek egin du, Grafixmo enpresako diseinatzaile grafikoak. Aurrekoa ere berea izan da. Webgunea, aldiz, Raul Piñeirok, Surikatokoak, egin du.

Eskerrak jarraitzaile guztiori eta ameslarien komunikabide honetan publizitatea kontratatzen duten pertsona eta erakundeei. Ezinbestekoak zarete, zuek jomugan izanda, lanean jarraitu dezagun.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu