Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
2:17 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 34 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Durangoko Bartolome Ertzillako 12 ikasle aukeratu dituzte Euskal Ikasleen Orkestran parte hartzeko

Mugalari Kultura

Aurten ere Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko ikasle talde handi bat aukeratu dute Euskal Ikasleen Orkestran (EIO) parte hartzeko. Orkestra hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatzen du urtero. Konkretuki zentro honetako espezialitate instrumental anitzetako 12 pertsona izango dira hiru orkestretako eta EIJOko (Euskal Ikasleen Jazz Orkestra) plantillaren batean, zeina adinak eta estiloak kontuan hartuta, administrazio honetatik antolatzen den.

Aukeratutako ikasleak hauek dira: Naia Garcia, Kimetz Lopez de Etxezarreta, Euri Gaztelu-Urrutia eta Leire Berreteaga (EIO Txiki); Uxia Touza, Selma Youssofic, Izaro Mayans, Martin Ondaro (EIO Gazte); June Iturriaga, Luis Chinchurreta eta Irene Goiri (EIO); Izaro Erzilla (EIJO).

Euskal Herriko Ikasleen Orkestraren proiektua 2008an sortu zen. Euskal Herriko Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleekin osatutako orkestra sinfoniko bat eratzea zen proiektu honen helburu nagusia. Lehenengo momentutik interes handia sortu zuen musika ikastetxetan, eta ikasleen artean izugarrizko harrera, izan zuenez, antolatzaileek beste orkestra bat sortu zuten 2010an (orkestra gaztea); eta urte batzuk beranduago orkestra txiki bat, gazteentzat; eta Euskal Herriko Ikasleen Jazz Orkestra ere bai, musika modernoko espezialitateen ikasleak sartzeko proiektu honetan.

SAN AGUSTIN · Azken Orkestra horrek Durangoko San Agustin Kultur Guneak antolatzen duen Uda Kalean Bizi festibalean, 2017ko uztailean jo zuen, Andra Mari Basilikaren arkupean. Orkestra hauetan sartzeko sarrerako probak gainditu behar dira. Proba hauetara Euskal Herriko musika ikasle asko aurkezten dira. Hauen artean, ikasle kopuru handi bat kanpoan gelditzen da, orkestrako plantilla mugatuta dela eta. Durangoko musika eskolak eta kontserbatorioak 17 ikasle aurkeztu ditu aurten. Proba hauek guztiak joan
den abenduko asteburuetan izan ziren.

Azpimarratu behar da, kurtso honetan, EIO orkestrak Nottingham-eko Alber Hall aretoan joko duela apirilaren 16an. Aste bete egongo dira Inglaterran eta Derby-ko gazte orkestrarekin batera joko dute. Orkestra hau Inglaterran bizi den Jon Malaxetxebarria zuzendari gazteak zuzentzen du. Beste aldetik, EIO Gazteak ekainaren 29 eta 30ean joko du, eta Orkestra Txikiaren kontzertuak apirilean izango
dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu