MIKEL URRUTIA: «Gure herritarren ongizatea hobetu dituen etorkizuneko inbertsio estrategikoak azaldu ditugu»
Mikel Urrutia
Pasa berri den larunbat honetan, Abadiñoko zerrendaburuaren aurkezpen ekitaldia burutu dugu. Jendez gainezka egon zen Txanporta kultur etxean, gure kudeaketa ereduaren ildo nagusiak aurkeztu genituen:
Herritarren parte hartzea sustatzeko neurri zehatzak aurkeztu genituen, eta oinarrizko zerbitzuak bermatzetik hasita, gure herritarren ongizatea hobetu dituen etorkizuneko inbertsio estrategikoak azaldu genituen.
Hori aurrera eraman ahal izateko gure eskaintza ekonomikoa eta aplikatuko dugun zerga sistema ere azaldu genituen. Zerga sistema duina, justua, eta progresiboa, herritarrak ito gabe, abadiñarren beharrizanak asetuko dituena. Gure eskaintza ekonomikoari dagokionez, 3 sekoteretara bideratutakoa da.
Berton Bertokoa kontzeptua aplikatu ahal izateko, lehen sektorean inbertituko dugu. Bigarren sektoreari dagokionez, Muruetako lursailetan energia berriztagarrien eta ingurugiroaren azterketa garatuko dituen ikerketa zentroa zabaltzea bultzatuko dugu, eta hirugarren sektoreari dagokionez, komertzio txikia indartzeaz gain, Atxarte inguruan, Urkiolako parke naturalean aurkitzen garela probestuz, turismo jasangarria garatzeko programa bat jarriko dugu martxan.
Etiquetas: Abadiño, EH Bildu, Mikel Urrutia