Gazteendako akroyoga saioa hil honen 26an Abadiñon
Gazteendako akroyoga saioa antolatu du Abadiñoko Udalak hil honen 26rako. Yoga, akrobazia eta masaje thailandiarra batzen dituen diziplina da akroyoga.
Ekitaldia 2005-2008 urteetan jaiotako gazteei zuzenduta dago eta Zelaieta Herri Eskolan egingo da, 17:00etatik 19:00etara, Abañoko Gaztiek udal programaren barruan. Izen-ematea hil honen 14tik 18ra egin behar da Udal Mediatekan edo Errota Kultur Etxean.