EH BILDU DURANGO · Gobernantza demokratiko eta partehartzaileari buruzko jardunaldiak bihar
EH Bildu
Bihar, abenduak 22, goizeko 10:30etan udal gobernantza demokratikora bidean izeneko jardunaldia antolatu da. Jardunaldi hauen helburua da beste herrietako gobernu esperientziak gurera ekarri eta bertatik Durangorako aukerak aztertzea. Iruñako adibidea izango da hizpide eta bertako udaleko partehartze zinegotzia izango da hizlaria.
Durangoko EH Bilduk martxan jarritako ERA prozesuan sortu zen Auzoak lan taldeak antolatutako jardunaldia da biharkoa, zeinek Udala eta auzoen arteko harremanetan sakondu eta espazio berriak eraiki nahi dituen etorkizuneko udal gobernantza demokratiko baten alde.
Legegintzaldi honetan zehar EH Bildutik auzoen eta herritarren partehartzearen aldeko apustu garbia egin dugun arren (antolatu ditugun auzo asanbladak dira horren adierazle), beste herrietako esperientzietatik asko ikasteko dugula dakigu. Horregatik, jardunaldi hauekin Iruñako esperientzia aztertuko dugu eta, talde dinamiken bitartez, Durangon izan dezaketen aplikazioari buruz hausnarketa kolektiboa egingo da.
Jardunaldia bihar izango da 10:30etatik aurrera Udal Euskaltegian (Saibi kalea, 5) eta hitzaldia euskaraz izango den arren, aukera egongo da talde dinamikak euskara zein gazteleraz egiteko.